XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzilioaren irizpide auei jarraituaz, Euskalerriko Elizbarruti-arteko Batzorde bat sortu da, Idazti Deun-gaietan, Liturji-gaietan eta euskera-gaietan jakintsun diran gizonakin; eta bazorde orrek, beren Gotzaien aginduz, Mezako Betiko zatiak euskera batuan ipintzeko lan bikaña egin du: euskeraz egiten duten Elizbarrutiak ontzat eman dezaketen euskera batuan.

Badakizkigu ondo asko, zenbaterañoko korapilloak eta nekeak izan dituzten lan ori egiteko, ta nolako gogo ta biotz zabalak agertu dituzten, lan neketsu ortarako alkarrekin bildu diran guztiak; ar bezate, ondo merezia duten gure benetako eskerrona.

Gertakizun onek sortzen duan pozaldian...

(Gotzai-Agiria, Donostia-n, 1969 azaroa 18.)

B.I.

ESTIBALIZ-KO LITURGI-LANALDIAK ETA MEZA BERRIA

1969-ko irailean, Euskalerriko Elizbarruti-arteko euskeratzaile-batzordea Estibalizko Etxe-santuan bildu zan, bi astez liturgi-itzulpenetan lan egiteko.

An ziran apaizak: Gipuzkoa-tik: Manuel Lekuona batzordeburu, Anizeto Zugasti, Jesus Gaztañaga, Jose Mari Aranalde, Xabier Basurko. Bizkai-tik: Karmelo Etxenagusia, Jaime Kerexeta, Mikel Zarate. Baiona-aldetik: P. Andiazabal, Charriton. Nafarroa-tik: Basilio Sarobe, Juan Goikoetxea, Migel Plaza eta Lesaka-ko parrokoa. Eta Estibaliz-tik: aita Agustin Apaolaza, tarteka behintzat.

Lana gogor egin zuten, egunoro mahai aundi baten inguruan eseririk lau ordu goizean eta beste orrenbeste arratsaldean.

Eguerdiko 12,30-etan, berriz, alkar-Meza euskeraz Estibaliz-ko Andre Maria-ren aldare nagusian.

Euskera batuaren beharra orduan bai ikusten zala argi baino argiago.

Lan-saio oien frutu nagusi izan dira: Meza berria, Gure Aita berriarekin, eta Bataio-Ezkontza Sakramentuak; eta ori dena euskera batuan.

B.I.