XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
B. de Isusi Amak berriz, lekaime-etxeetako liturgiari buruz eman diran iritzi-azaltzeak argitzen ditu, Eliz-otoitzak lekaimeen famili-bizitzan duen garrantzia aztertuz.
Liburu au egiteko asmoa, 1960-ko urtean, Bad Godesberg-en izandu zan pastoraleko batzarrean sortu zan.
An bildu ziranetako askok, au aditzera eman zuten:
Ordun, Ganther Schiwy-ek ekin zion lanari, eta liburu eder au sortu digu.
530 ta gehiago orrialdetan, Ebangelioaren kristau-muina ematen digu, Mateo, Markos eta Lukas-ek dakartenez.
Txatal bakoitzaren mamia ere ematen du, Biblia-ko beste testoen argitan, lengo, oraingo ta gerokoari begiratuz.
Liburu onek egi bihurtu nahi du Karl Rahner-ek Biblia-ri buruz esana:
CONCILIUM aldizkariak, urtero amar ale emanaz, osotu ditu lenengo 50 zenbakiak.
Azkeneko au, Bibliari buruz agertu du.
Oso ale ederra, ta gaur-gaurko dan arazoari buruz egiña: Jainkoa gertu ta Jainkoa urruti.
Il egin ote da Jainkoa? galdetzen dute gaurko gizaki askok.
Batzuk gaurko aurrerapen eta teknika bideak ikusita, aintziñako mundu atzeratuaren aztarnak baztartzeko gogoz.
Beste batzuk, bearrezko duten Goiko Izaki ori ezagutu ta maitatu nahi dute; bainan ixillik eta izkutuan gelditzen zaie. Ezin arkitu.
Buru-auste au ez da gaur sortua, gaurko munduko giroak era-berritu badu ere.
Bibliako mundu aldiak ere ezagutu zun.
Israel-erriaren kondaira osoa, izkuta ta agertu egiten zan Jainkoaren billa ibiltzea izan zan.
Eta, Kristoren egiteko jatorra: Jainko-Aitaren agertzaille izatea.
Gaurko gizadiaren arazoak Bibliako izadiarekin bateratu eziñezkoak badira ere, aien barne-kezka ta gurea alderatu ditezkela uste det.
Orregatik, Bibliak ematen dizkigun bideak gaur egunerako ere balio dute.
CONCILIUM'go 50'gn. zenbakian bide auek argi ta garbi emanak arkituko dituzu.
Batez ere Kristoren itz eta egintzetan ageri da Aita Jainkoa:
Baita ere Kristok Bere Espirituaz indartu ditun Elizak eta gizaki berriak, Aitaren agertzaille izan behar dute munduan.
Liburu honek,