XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) esan zien ikasleeri, Jerusalen-a zijoatzela:
Gauza auek, igarleek esandakoekin bat egiten zuten; aiek iragarri bait-zuten Jerusalen-en ilko zala.
Beraz, Idazteunak aurretik esanda zeuzkaten Kristo-ren eriotza eta Beraren eriotz aurreko nekaldia; baita ere esan zuten gero zer gerta bear zitzaion Aren ildako gorputzari.
Gaiñera, esan zuten, gauza auek gerta zitzaizkion Jainkoa illezkorra zala, ezin zuala miñik artu.
Bi gauza auek, zuzen aditzeko, Jainkoaren illezkortasuna eta eriotza alegia, Jainkoaren gizakundeari ondo begiratu bear zaio.
Jainkoak, berez illezkorra izanik, gizadia salbatzearren, gizonaren izakera ilkorra artu zuan.
Bestela ezin ziteken gizona salbatu; au Ark bakarrik zekin eta Ark agertu zienak.
Izan ere, Ark ba-daki Aitarengan dan guzia;
Egitan Kristo-ren nekaldia bearrezkoa zan Berak esan zuan bezela, ikasleak
Bere erria salbatzera etorri zan, mundua asi baiño len Aitarengan zeukan aintza utzita.
Gizonaren salbamen au, nekaldiaren bitartez egin bearra zegon, Paulo doneak erakusten digun bezela:
Esan genezake Seme Bakarraren aintza, guregatik une baterako utzia, artu zuan aragiraiño iritxi dala gurutzeari esker.
Au dio Joan Ebangelari doneak, siñistunen barrenetik ibaika ateratzen dan ura zer dan esaten digunean:
Aintza deitzen du gurutzeko eriotza.
Gurutzera igo aurretik egindako otoitzetan au eskatzen dio Aitari: itzul zezaiola, mundua asi baiño len, beragan zeukan aintza.