XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goizparkija (Ebanjelijua)Aldi atan Jesus'ek esan eutsen bere ikaslai: Emetik puskatera enozue ikusiko, eta puskatxo bat geroago barriro ikusiko nozue, Aitagana noalako.
Orduan ikaslak asi ziran bata-bestiari ittaunka: ¿Zer diño... emetik puskatera enozue ikusiko, ta puskatxo bat geroago barriro ikusiko nozue, eta ori Aitagana doalako?
¿Puskatxo orrekaz zer esan gura ete dau? Ez dakigu zer diñoan.
Igerri eban Jesus'ek itandu nairik ebiltzala, ta (aurrea artuta) esan eutsen:
Or zabiltze alkarri itaunka zer esan nai ete dodan
Ara; ziñez diñotsuet, zuek intziri ta negar egingo dozue, ta mundua (mundutarrak) poztuko da; alege (triste) ixango zare, bai baña zuen alegetasuna pozetara biurtuko yatsue.
Emakumea seingintzan alege aurkitzen da, ordu larrija datorkolako, baña seiña eginda gero; munduan gizon bat geyago dagoalako pozak, aiztu erazoten deutsoz iragoriko estutasunak.
Zuek be olantxe; orain, egiz, biotz-illunaz alege zagoze; baña barriro ikusiko zaitubet, eta biotz-orixek alaitsu ixango dozuez, eta zeuen poza iñok ez deutsue kenduko. (Joan. XVI. 1622).
GOGAKAYAGaurko Goizparki au ondo aituteko yakin bear dozue berau dala Gaizkatzalleak azkenengo oparia eginda gero, nekaldia baño lentxoago, bere ikaslakin euki eban izketaldi samurraren atal bat. Irakurri daikezuez osorik deun Joanen Goizparraren 13,14,15,16 eta 17'g. atzalburuak, eder-ederrak, irakurgarriak dira-ta.
Iru gauza iragarri eutsezan Jesusek ikaslai itz onekaz: andik laster ezingo ebela bera ikusi (kurutzan yosia, illa ta lurperatua ixango zalako), ta
Gogaldu daigun ba doneak (justoak) nekaltzen dirala; irebasteko, apurtxo baten, eta poz-nastean.
1.? Irebasteko nekaltzen dira doneak.
Azken apal ostean iñotsen Jesusek ikaslai
Ta belaxe egiztu zan iragarri au; ordu batzuk geroago, Gaizkatzallea'ren nekauste odolgiroagaz bat-batean, asi ziran bere ikaslen atsekabeak.
¿Nok esan zenbateraño samindu zan onen biotza euren Irakaslea ikusi ebenean gaizkiña balitzan lez epai-pera eroiela, ixeka ta burlaz lotsatuten ebela, arantzaz burua zulatu, zartada gogorrakaz gorputz guztia urratu, ta kurutzan esegitta eraill ebela?
Doneak be ¡ze neke samiñak daroiezan sarri biztoki onetan!
Geixotasunak, artekoen eriotzak, ondasunak galtzea, arerioakandiko kalteak, naiezak, obenerako jauspideak...
Eta Jaunak laketuten dau bere kutunai orreik jazotea, alan ordaindu dagijoen euren obenakaz egiñiko zorra, baita guztioen eredu Josu Kistoren antzeko egin daitezan.
?Zer dagie orduan doneak? Irebasteko jasan (sufridu).
Atsekabietan Job eroapetsuaren itz onek dasabez
Edo gogoraturik euren dollorkeria eta lengo obenak, David'ek legez esango dabe:
Eta naigabe ta samin-aldietan, larrituta dagozala be, Jesusek Gethsemani-baratzan lez esaten bai dakie:
2.ª Doneak surrutada samiñak iruntsi bear ixaten dabez sarri; baña apurtxo baten baño ez, Jesusen ikaslen antzera; laster poztu ziran, ba, ikusi ebenean euren Irakaslea berbiztuta, olan betetan zala bere iragarrija:
Doneak be, olantxe. Samintasunen ondoren poztasunak, atsekabaen urrengo atsegiñak ixan oi dabez biztoki onetan.
Baña emengo biztaldi guztian zoritxarrez inguratuta bizi bear balira be ¿zer da ori gero ixango daben betiko atsegiñen ondoan? David'ek diño
3.? Azkenez neke artean dagozala be Jaunak poztuten dauz bere kutunak.
Beren lenengo ikaslak (apostoluak) ezetsiak (despreziauak) ixan ziran, lurreko agintariak yarki yakoezan, zigortu eta ezipetu ebezan; baña neke guztioen artean poz-atsegiñetan aurkitzen ziran, Jesus gaitik nekeak igaroteko zoriona eukelako, alan betetan zala euren Irakaslearen iragarrija
Ixan gaitezan doneak, Jaunaren kutunak ixateko; ta aolan betiko atsegiña lortuteko.
AEK.