XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KATOLIKO IZPARRAKOrrilla'ren 15.n, gizarte auziatzaz, XIII'n Leon'ek argitaldu eban ikazki zoragarri onen berroigarren urtea dala ta, ludi gustian yai eta itzaldi ederrak egin dira.
Baña Erroma'n batez be, andikiro ospatu da.
Ogei laterriko ordelariak eldu dira eta euren artean Ginebra'ko laterri arteko Langille-landolaren ordelari Tomas Cortis lege-gizona izan da.
Egun orretarako ludiko alde gustietatik, bidezti asko eldu ziran eta euron artean 10.000 langille ta ugazaba.
Yaupa ta eleizkizun ederrak Batikano'ko eleizan egin ondoren, bideztiok Aita Santua ikertu eben.
Aita deunak samurkiro artu ta,
Langille auziatzaz beste idazki ederra
Otoya, ekintza ta nekea bearrekoak zirala esan eban Katoliko Ekintzan zintso yokatuteko.
Itzaldi ori Batikano'ko Irratizkiñez lurbira gustian entzun zan, Aita Santuak berak iru izketan, italeraz, pantzeraz eta alemaneraz, egin eban.
Amerika ta beste toki urriñetatik iragarri dabenez, itzaldi ori ederto entzun zan.
Orrilla'ren 14'n Suizatar bideztiak Aita Santua ikertu eben.
Bosteun eta larogei ziran, euren buru Besson yauna laster kardenal egingo dabena izan zan.
Eurotatik 400 alemaneraz itz egiten dabenak, 120 pantzerazkoak ela 60 italerazkoak.
Aita Santuak bakoitzari eskua mun-egiteko emon ondoren itzaldi laburtxo bat egin eutsen.
-Onein ondoren beljikar 500'n bideztik ikertu eben, euron artean Beljika'ko langille-arazoetako bakaltsein edo ministro Heiman yauna ta Rutten aba, domekatar ospetsua, be ba'ziran.
Aita Santuak egin eutsen itzaldian beljikar zolien goralben andiak egin zituan, bideztiak agertzen eben eralben eder eta indartsua goralduaz.
-Oneik urten da bereala 1.000 bidezti aleman eta 200 Austria'tarrek ikertu eben, aldun eta langille bazkunetako buruak zuzendaritzat ebezala.
Gustiai eskua mun egiteko emon ondoren, itzaldi samur bat egin eutsen, gustiok alkartasunaren bidez itxaroten dabezan onurak lortuteko alegindu bear dirala adiraziaz.
Onespena emon ondoren, txalo sutsuan erdian Aita Santua aldendu zan.
-Orrilla'ren 14'n, 1.600 langille pantzetarrak ikertu eben, Maurin eta Lienari kardenalak buru ebezala.
Bezuza eder eta asko Aita Santuari eskiñi eutsoezan.
Maurin kardenalaren itzaldiari erantzunaz Aita Santuak ainbeste seme bere aurrean ikusteaz artzen eban poza adirazi ondoren, XIII'n Leonen idazki bikañaren goralben andiak egin eutsezan, bere irakatsiak, zuzentza eta maitasuna langille auzian bear zirala azalduaz, giza-lanak goiko intzaren bearrizana eukola agertu ebalako. Itzaldia amaitu ta onetsi ebanean, pantzetar langilleak
-Egun atan bertan arratsaldeko seiterdietan, Liverpool'eko Gongotzaña buru ebela, eun ingalandar bideztik ikertu eben.
Onei be itzaldi labur bat egin eutsen langille katolikotarrak ontasun eta egi-zabaltzalleak izan bear ebela azalduaz.
Iru
-Onein ondoren 250 bidezti poloniatarrak, Gotzain talde ederra ta Polonia'ko Gotzain-buru Hlond kardenala gidari zala.
Onei be itzaldi sutsu samurra egin eutsen, Kristo'ren bakalderrian, goiko onespenak, lanaren bidez, lortu bear zirala adiraziaz.
-Orrilla'ren 16'n Olandarren bidezkunde ederrak ikertu eban.
Utretx'ko Gongotzañak egin eutson itzaldiari erantzunaz,. olandarren goralben andiak egin zituan, batez be mixiño arazoeton bikaindiro gaientzen diralako, eta enparau laterrietakoentzat eredu ederra langilletasunean sendo, kementsu ta trebeak diralako.
Egun atan bertan Ungaria'ko 400 bidezti eldu yakozan, Seredi kardenal eta Gotzain-burua artezkari ebela.
Emeriko deun eta Ungaria'ko bakaldunaren gomutaz ospatu ziran yayen argazki txorta ederra eta ertitsu apaindua eskiñi eutsoen.
Aita Santuak itzaldi ederraz erantzun eutsen, eragospen gustiak azpiratuta, ain bide luzeak atzera egin barik euren Aita ikertzen etorri ziralako.
-Orrilla'ren 17'an, azkenez, 150 bidezti españatarrak, gure bazkide ta Valenzia'ko Gotzain-lagun dan Lauzirika'tar Xabier yaun agurgarria buru ebela.
Banan-banan eskua emonda itzaldi tamaltsua egin eutsen.
España'ko yazokun tamalgarriak gomutauaz, eta yazokun lotsagarrion eragilleak eta al izan da, albait lasterren galerazoteko alegindu ez ziranen erantzupena ikaragarria dala adiraziaz.
Yaungoikoa'ri otoi dagitso gaiztakeri onei, zuzentzaz erantzun bearrean, errukiaz erantzun dayon.
Gauza gustiak Yaunaren eskuetan dagoz, esku onetan, eta esku onetatik ona baño ezin geinke itxaron eta otoi egiten dabela gauzak.
Eleiza ta erriaren one'rantz makurtu daitezan, orixe da itxaropenez betetan dabena-ta.
Otoi dagigun ta zintso ta kementsu yokatu daigun, kikilkeriak alde batera itxita.
Gauzak, tamalgarrienak be, diran lez artu bear dira, eta "bildurra? ez da onbidea-ta, onaren bidez gaiztakeria itoten alegindu gaitezan.
Orrilla'ren 24'ko
Oin urte terdi gasteriaren kristiñau azieratzaz eta urte onen asieran Kristiñau ezkontzatzaz argitaldu ebazanen antzera, idazki eredu ta kalolikotar gustiak esku artean euki bearko doguna da.
Aita Santua'ren itzak daukon garrantzia ikusteko, eta bere irakatsien eragipena ezagutzeko, amerikarrak emon dautson garrantziari begiratu dayogun.
Basatikeria nagosi.
Yazokun negargarriak benetan, egunokaz gertatu dira.
Gizon baño basati antz geyago dauken giza ta ume-taldeak, txerrenak bultzatuta nonbait, Madrid, Kordoba, Malaga, Kadiz, Alikanle, Almeria, Sevilla ta Valenzia'n eleiz, lekaretxe, lekaide ta lekaimeen ikastolak erretan ekin dautse.
Erti-lan bikañak, idaztitegi ugariak, ikastola bardingabeak ordu batsuetan suzituta gelditu dira.
Ainbeste millaka umek geyenak
Madrid'en bakarrik lau milla ume ikastola barik gelditu dira.
Yosulaunak Madrid'en euki daben
España'n izan danik onena, ainbeste milla langille trebe ta injenieru bikain emon dituana, lur yota gelditu da.
Andaluzia'ko erkian buruñurdunak (kaputxinuak) euki dituezan lekaidetxe gustiak, bi izan ezik, austuta; eta zutik gelditu diran biak, erriarrenak dirala-ta kendu egin dautsez.
Gustiz
Geyen yasan dabenak Yosulaunak izan dira.
Madrid'en izan daben idaztitegi aldintsu bat, 80.000 idazti, asko bakanak, eukozana, ezereztuta gelditu da.
Yosulaun batsuk, euron artean G. Villada edeslari ospetsuak, ogetakaz urteetan egindako edesti-gai lanak tamalez beterik erretzen ikusi ditu.
Eta betiko ondatu diran erti ta bitxi-lanak nok zenbatu? ..
Oneik eta beste gauza negargarri asko, on egiteko baño bizi ez diranai egin dautsez.
Eta lotsagarriena, sua biztuta amatatzen ez laga-ta, ikuskizun bat bai'litzan, gizoste izugarrien aurrean, lapurretan gustien aurrean egiten ebela ta... ez diñoguzan besle gauza asko...
Ogeigarren gizaldian bizi ete gara?
?Gizabidearen yaube dan laterrian?
?Ala basatien artean?..
Negargarria ba'da ainbeste basatikeri ikustea, tamalgarriago da galerazo leikenak, eta begira egozanak, galerazteko ezer ez egitea; ainbeste gaiztakeri ikusita, zirkiñik egiten ez daben biotza, gizon lez il da dagon ezaugarria da-ta.
?Yaungoikoa biotzetatik yaurti bear dala? .. Orra or ondorenak... Emen bitarterik ez dago Yaungoikoa nausi izatea nai ezpadabe...
M'tar G.