XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hitzarmen hauen inguruan adostasuna kontsensua ematen ari da.
Udal askok sinatu eta bultzatzen dute eta Euskal Herri mailan euskalgintzan ari diren entitate ezberdinek ere (HPIN, Euskaltzaindia, EKB,...) bultzatu edo/eta ados daude Hitzarmen horien garrantzia azpimarratzerakoan.
- Hitzarmenaren funtsa sinatzaileek harturiko konpromezua betetzean datza.
Hau honela izanik, Hitzarmenak gauza bizia izan behar du eta entitate ezberdinei ahalik eta protagonismorik gehien eman behar zaie.
Protagonismoa eman Hitzarmena betetzerakoan eta baita aurrera begira ere Hitzarmenaren nondik-norakoak eta ardatzak finkatzerakoan.
Hitzarmenaren inguruko puntu hau bukatu aurretik, aipatu beste egin nahi ditut antzerako helburuekin aspaldidanik lanean ari diren Udalerri Euskaldunak eta, ziur naiz, egongo diren eta aipatu ez ditudan esperientziak.
Izen horiekin eta gehiagorekin izendatzen dira Elkarte ezberdinetan sentsibilizazio-arloa lantzen duten taldeak.
Talde hauen ekimenak, Hitzarmenarenaz gain, ugariak dira.
Hona hemen aipagarrienak eta gehien errepikatzen direnak:
- LAN IRAUNKORRA: Lehentasunen eta lan-kapazitatearen arabera, herrian eragin handia duten gauzen inguruan (egunkarietako herriko kronikak, buzoietako publizitatea, euskararen erabilera zerbitzu-alorrean, hauteskundeak, herrian burutzen diren jarduera garrantzitsuak: jaiak,...) lan iraunkorra egiten da.
Kasu askotan martxan jartzen den lan-eskema honako hau da: interesatuei gutuna bidali
Aurrez aipatu dudan moduan lan iraunkor honen fase asko ez dira publikoak izaten, nolabait esateko
Dena den, emaitzen daturik positibo eta negatiboenak publiko egitea komeni da; izan ere, hainbat gauza beti ere publiko egiteak geure eragina biderkatu egiten baitu, entitate ezberdinok serio eta fin gabiltzala konturatzen direlako (...).