XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ILLEROKO-ASMOAK

Gure Aita Santuak Jorraillarako Otoitz Apostolutzari izendatuko asmoa:

Gazteen kristau ikasbidea, gaurko bearrizanen eran, nun-nai, ta al dan geiena eragin dedilla.

Egia nun-nai agertzea ta batez ere Kristo gure Jaunaren erakutsiak garbi azaltzea izan oi da beti Eleiz Amaren zeregiña.

Bidali edo Apostoluen garaian asi ta egundaño, erabat daraigu Eleiza egintza onetan, Idazteunen esaera beteaz:

Mintzo bat oiuka basoan
Yaube'rentzat bidea gertu
Aren zidorrak berdin itzazute
.( Is.40, 3 ).

Auxe da orain ere Eleizaren jarduna, gure Jaunaren aginduak argitaratzea.

Apostoluak eta geroxeago beren ondorengoek erein eta zabaltzen dute Jesukristoren Berri Ona, Jesus Berak esan bait-zien:

Zoazte ta erri guztieri irakaskizuete, Aitaren ta Semearen ta Goteunaren izenean bataiatuz, ta agindu dizuedan guzia betetzen erakutsiz ( Mt.28, 19-20 ).

Kristau-ikasbidearen garrantzia.

Ez degu gure itzez mintzatu nai, asko ta asko idatzi baita azken urteetan gai onetaz.

Eta iñork argi ta egoki ezer esan ba'du, XX'garren gizaldian izan ditugun Aita Santuen esaera izan degu bereziena.

Ondo zakiten, bai, kristau-ikasbide garrantziaren berri santu-aldareta igotako Pio X'garrenak, Pio XI'garrenak eta Pio XII'garren Aita Santu ospetsuak.

Bein eta berriz mintzatu ziran kristau-ikasbideaz sutsu aipatuaz, Gotzai jaunei edo apaizei bere betebearrak gogoratuaz eta baita ere Erroman bildutako gazte-saillari, mundu guzikoen izenean.

Izan ere guztion lana baita kristau-ikasbidearen zabalkundea.

Baño ba-ditu zabalkunde onek eragozpenak ugari.

Gurasoen aldetik batzutan, irakasleen aldetik bestetan.

Zenbait errietako agintariak ere bein baño geiagotan debekatzen dute ikastetxeetan krista-ikasbidearen zabalkundea, beren sozial-ikasbide ta Jainkogabe'ko morala eragin nai-ta.

Umetxoak eta neska-mutil gazteak ere errez lagatzen dituzte kristau-ikasbidearen ikasgaiak, beste egintzetan murgilduta bizi diralako edo jolas garaia atsegingarriago zaielako.

Orren ondorea ustegabe azaltzen da, sustrai txikiak bereala erretzen baitira bizitza onetan.

Beraz arritzekoa ote da-ba ainbeste gazte ta gizon galduak ikustea? Gaurko aurrerapenak sasi-jainkotzat artu dituzte, ta sinisgogorkeriz lasaiago bizi omen diranez, Jaungoikoaren jabetasuna lotsagalduz ukatzen dute.

Apaizak ere, azkenik, ba-dakite Kristau-ikasbideari oztopo egiten, zoritxarrez.

Batzuetan Kristau-ikasbidea erakusten ez dutelako.

Bestetan, berriz, bear bezela agertzen ez dutelako, Jauna'rentzat biderik gertu nai ez dutelako.

Il ontarako asmoa.

Il onetako asmoan garbi azaltzen digu Otoi Apostoladutzak Aita Santuaren naia.

Lenengoz, gaurko bearrizanen eran eragin dezaietela gaztediari Kristau-ikasbidea.

Bear-bearrezkoa da gaztediari gaur-gaurko izkuntzaz mintzatzea.

Irakasbideak azken urteetan egin ditun aurrerapenak ezin utziko ditugu bazterrean.

Eta gaztediaren kezka ta gogo-bearrak ezin ditzazkegu iñolaz ere aaztu.

Dana dala, gure Kristau-ikasbidea ere eraberritu egin bear degu.

Gotzaiak, apaiz eta gizonak ere saiatu dira kristau-ikasbidea gaur-gaurko eran erabiltzen...

Baño zenbait tokitan oraindik gallur bidea artu besterik ez da egin.

Gaurko bearrizanerako gaztediak sinismen kementsu ta sustrai aundiduna bear du.

Sinismenez ta goi-maitasunez inguratu bear ditu bere egintza guztiak, Jesus'en eskaria bete dedin: Orrela, zuen argia gizaurrean diztiz bego, zuen egite onak dakusazten, ta zuen Aitagoikoa goretsi dezaten.( Mt.5, 16 ).

Zoazte ta erri guzieri irakaskizuete esan zien Jesus'ek bere Bidalieri.

Itz oien oiartzuna datorkigu orain il onetako asmoan.

Berri Ona mundu osoan zabaltzea Jaungoikoaren naia da.

Eta Berri Onaren mamia dakar Kristau-ikasbideak.

Beraz, Jesus'en ikasgaiak nun-nai gogoan artu bear ditugu, zerutar izan nai ba'degu.

Otoi dezaiogun Jesus'en Biotzari asmo onen alde.

AGIRRE'TAR JOSEBA M., S.I.