XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aunditasun au atsegingarri jat.

Begiak artualan, guztia dakust ederrez jantzita.

Zugatz gerizpean nengoala, orri bat artu neban eskuan.

Oi! ene zorakortasuna... Ta millak ditu zugatzak.

Ta esan ezin ala doa orri edertasuna ugaritzen.

Biziztilari (biologo) jakitunak euren ekoletan gertatu oi ditue orri ebagi battzuek.

Ebaketa orretan agertzen dira, orriak beregan dituan milla edertasun.

Ta millak ta milliñoiak orriak, bakotxa bere edertasunagaz, zer dirautse eder-zale diran adimeneri?

Goizeko egun senti gozoa maitasun berbetan datorkigu.

Illuna miastuz argiak urratzen dau.

Berez etsai diranak, bakez, egunero, bitan agurtzen dira, batak besteari leku emonaz egun senti ta arratz beran.

Egunez, eguzkia urre-bitzetan eder ta atsegin dakusgu.

Lurra, erraiak zabaldurik, bearrezko ditun aren izpiz indartzen da.

Lurra ta argia eztaietan ete dagoz?

Gabaz, urre tantoz beterik agertzen jaku zerua.

Millak argi nausi ta milak argi txikiagoak, itsu itsuan, dabiltzaz urdin zabal ortan, bata besteari kalte egiteke, edonor zoratzeko ariñetan.

Gizonak ezagutu bako izarrak, gabaz, argi dagiotze izadi, lotan datzanari.

Bakotxa bere sailletik ez dabe urteterik euren zorabiozko ariñean.

Iñoz urtengo ba-lebe, zer jasoko ete litzake?

Lurreko erregea gizona da.

Beste ezerk ez daben adimena dauko.

Ikasi ta jakin onen arazo bikaña.

Egaz ibiliko da, erle urrea lorarik lora legez, egirik egi argi onaren billa.

Ta bigarren almen bikaña, ondo, ba-dabil, biak alkar artuta ez dabe iñoren bildurrik.

Adimenak ikasten dabena, biotzak maitatzen dau.

Ta bien artean giza-bizitza onerako zuzentzen.

Ixasoa, aundi ta zabalez amesgarri zara.