XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mixio Asmoa

Aprika'ko langilleek, bere leñuetako oñarriak galdu ezkero, Eleizaren gizarte ikasbide ta lanbideetan laguntza arkitu dezatela

Aprika'ko zenbait erri ondo ezagutzea ez da gauza erreza.

Ta erri oiek sakonki ezagutzeko bere leñuak duten garrantzia ondo baño areago neurtu bear.

Egoki zuzendutako nazio aundi batekin zer ikusi aundirik ez dute Aprika'ko beltzen leñu edo tribu oiek.

Politika dala-ta, indartu naiez, nazio aunditan elkartuka bizierazi dituztenean beren arteko ezin-ikusi ta gorrotoak azken urteetan garbi-asko nabari dira.

Izan ere leñu bakoitzak bere bizia bear du, eta bizitz ontarako leñuak garrantzi aundia du.

Leñu barruan, Aprika'ko gizonak, ezagunak dira, aintzat artuak.

Bere tribu edo leñuan Jainkoarekiko betebearrak zintzo bete ditzazkete.

Bereen artean arkitzen dituzte bizitzarako bear dituzten guztiak, gutxi ta xeak izan arren, oitura zarrei jarraituaz...

Bein baño geiagotan, oitura zarren aldaketak leñuaren bizitza ez ezik amaikaren buru-naste sortu izan dute!

Baño okerragoak gertatzen dira langilleak, eta langille ez diranak, bere leñuetako sustraiak atera ta erbestera jotzen dutenean.

Antxen bai laguntzarik gabe arkitzen dirala.

Berea utzi ta besteen leñuan ongi-etorri'rik ez.

Uri aundietan eta lantegietan bakarrik ba'dabiltz, beren jainkoarekiko eginkizunak bereala baztartzen dituzte ta oker bidea areago artu.

Eleizaren laguntza

Ainbesteko arrixkoan dabiltzatenai Eleizak lagun dezaieke.

Laguntzarik egokiena Eleizak berak eman dezaieke.

Bai dira beste zenbait gizabatzar, Unesco ta Onu aien artean, onelako gizonei laguntza ederra ematen diena.

Baña sustraitik erren geratzen dira oien erabakitzak, erlijioaren oñarri ta mamia bear baitira gizonen gogoak paketsu asetzeko.

Kristau ikasbidea da sozial-ikasbidea gure asmoen oñarri sendoa ta janari mamitsua.

Kristau ikasbide onek gizona oso osorik artzen du.

Bere eskubide ta betebearrak.

Lanari zor zaion saria ta langilleari eman bear zaiona.

Eta gizona gorputz eta animaz bat-egin dagonez, mundu onen ondorean gogo-aberria ere ba-degula azaltzen digu: Kristo gure Jaunaren erreinua, guztiontzat toki berezia gertuta daukagun zeru ber-bera.

Eleizaren ikasbidez.

Zeru ortan Aita degula guztiok jakin dezakegu, kuttun maite gaitun Aita; bere Semea bidali zigula gure obenak barkatzeko, benetan gizon eta gure Anai egiñaz.

Guztiok, beraz, anai egiñak gera Onengaz...

Oiek eta Kristo'ren beste erakutsiak itxaropen argitsua dakarkie asmo oneko gizonei...

Lanbideak

Eleizaren asmoak jakitea ez da naikoa, bete ere egin bear dira.

Langilletzaz edo sozialgai-tzaz Eleizaren asmoak ere bete egin bear dira.

Ortarako, gure artean baño areago, sozial lanbideak bear dira mixioetan.

Eta ez nolanaiezkoak.

Bear-bearrezkoak izango dira noski parroki, ikastola, gaxotetxe ta abar.

Baño oien bearra aaztu gabe, sozial lanbideak sortu ta ugaritu bear dira, langilleen eskubideak zintzo zaitzeko, bere lan ta biziera egokiago izateko, beren bearretan ere benetako laguntza arkitu dezaten.

Amaika korapillo azkatu ta ainbat koska berdindu bear izaten dituzte mixioetako katolikoak oetako sozial lantegiak sortu ta iraunerazteko.

Ez dira, ez, onelakoetan diru kezkak aundienak izaten.

Gizon trebe ta argitsuak bear dira lanbide oiek sortuerazi ta iraunkor eutsitzeko; katoliko kementsuak ere bai agintarien zenbait agintzari arpegi emateko, Eleizaren lanbide bearrezkoenai ere oztopo egiten baidiote...

Aprika'ko erriak iñork baño bearrezkoa dute Eleiz Amaren laguntza, bere sorterrien aurrerapenez bat-batera Eleiz iraunkorrean betiko gogo-aberria arki dezaten.

AGIRRE'TAR JOSEBA M., S.I.