XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borja'tarr S. Franzisko Euskal-errian.

(Jarraipena)

ERROMA'RAÑO

Erroma'raño zabaldu ziran Bergara'ko Elizkizun onen berriak, eta,¡nola poztu zuten an bizi zan Euskaldun Loiola'tar Iñazio'ren biotza! Berak orise nai zuan: Euskaldunak ezagutu zezatela Borja'tarr A. Franzisko; ikusi zezatela aunditasun eta aberastasunak ezertxo ere ez balira bezela utzi eta oinpetu zituan gizon santu ura.

Lenengo aldiz jakin zituanean A. Iñazio'k Gandia'ko Dukea'ren jesuita izateko asmo onak esan zuan: Oraindik isillik gorde bearko degu berri au; ez dira bada gauza mundutarren belarriak orrelako otsaundi edo tumpadarik aditzeko.

Tumpada aditzeko ordua etorri zan Eroma'n; eta berialase S. Iñazio'k tumpadalari bikañ ura Gipuzkoa aldera, gure mendietara bialdu zuan Jaunaren izenean ots egiñaz gure mendi eta uritarrak zeru bide zuzenean ipini eta bertan zaindu edo zaitu zitzan.

S. Iñazio'k S. Franzisko Gipuzkoa'ra bialdu zuela diot, berak gogoan sartu ziolako inguru oetara etortzeko asmoa.

Ara nola: Bizkai aldeko Euskaldunen Artzai on Kalahorra'ko Obizpo Jaunak 1545 garren urtean eskutitz bat bialdu zion A. S. Iñazio'ri esanaz:.