XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

biotz biotzetikan eskatzen diot berorri bialdu idala berorren lagunen bat iñola al bada euskalduna nere laguntzarako.

Bialdu beza... bada berorrek ere beste iñungo erriri baño geiago zordio Euskalerriari... Onela zion Kalahorra'ko Obispo egin zutenean.

Andik urte batzuetara Obispo Jaun onek Trento'ko batzarrera juan biarra izan zuan.

Eta an S. Iñazio'ren seme batzuek ikusi eta ezagutu zitunean, berriz eskatu zituan Euskal-errirako Jesuitaren batzuek: bertako izkera (euskera) dakitenak izan bitez zion A. Iñiazio'ri bada bestela ez dago an Euskalerrian ezer erakusterik.

Idazki edo eskutitz au A. Iñazio'k Ilbeltzaren asiera inguruan artu zuan.

Orduantxe, ala bearrez, Erroma'n Borja'tarr A. Franzisko Kardenal egin bear zutela esaten asi ziran.

Ederki, esango zuan beragan A. Iñazio'k Euskalerrirako nere lagunen batzuek eskatzen dizkit Kalahorra'ko Obispo Jaunak.

Bijoatz bada Oñati aldera euskeraz ederki dakien naparr euskaldun A. Otxoa eta Borja'tar A. Franzisko.

Begira nola erantzun zion Obispo Jaunari Al detana egiten det berorren gogoak betetzeko; eta juango da Euskalerrira euskeraz itzegiten dakien bat edo beste.

Oezaz gañera euskaldunak ez izan arren berorri Jaungoikoak eman diozkan animen alde ikasbide edo ejemplo onak emango dittuzten norbaitzuek ere aruntz juango dira.

Ilbeltzeko 17 garrenian egin zuan S. Iñazio'k eskutitz au, eta urrengo illeko 4-garren egunean Gipuzkoa'rako bideari ekiñ zioten Otxoa eta Borja'tarr Aitak.

Pozturik Obispo Jauna berri oekiñ eskerrak eman zion S. Iñazio'ri: Borja'tarr Franzisko'ri Gipuzkoa aldera juteko asmoak buruan sartu ziozkalako, eta baita berekin Euskaldun bat bialdu dualako ere.

Bi illabete igaro zituzten jesuita biek Erroma'tik Azpeitia'rañoko bidean.