XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUS'EN BIOTZAREN BERRI ONAK

Mondragon'dik

!¡Gora Sorkunde Garbia!! !¡Gora Aita Tirso!!- Gure zinismen edo fedea geruago eta otzagoa egiñaz dijoala... Gure gasteria geruago eta biurragoa eta oitura eta bizikera lasayagokoa izan nai duala... Arimako gausakin ez duala nai iñork ere orain gogoratu, eta beste orrelako itz gogorr asko eta asko aditzen diran garayan, uste izatekoa zan, Aita Karmeldar baten etorrerak etzuala ikara aundi-aundirik egin biar erri onetan, baño, ezker betikoak Goikoari, ez da ori gertatu.

Zortzi egun oso-oso'etan, bada, egin diran elizkizunetara etorri da emen, eleiz nagusia bete bete egin arte jende, bai gizonezko eta bai emakumezkoak, eta euretan egin diran itzaldi eta gañetiko otoitz abesti eta eleiz jayak izan dira guztiz eder eta ozpetzuak, baño goren goren ipiñi biar diranak, aita Tirso'k egin digun itzaldiak, danak ederrak, danak egoki eta mamintzuak eta ain gozoro zartzen ziranak aditzallien biotzetara....

Nire ustez (eta au iñori min egiteko asmo barik) erri onetan zekula etzayo ain garbi eta ain egoki itz egin: Bere zinta urdin ederrakin goizian Jauna artzera etorri eta arratzian dantza zikin baten nastuta ibiltzen danari... Goizian Jaunari ezkeñi bere biotza eta arratzian diabrusko lagun eta ibillerak egiten ditustenai... Egikera eder-eder batzu'ek bai baño beste txar gustiz txar batzu'ek ere bai egiten ditusten errenai....