XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskutitza Jorraillaren 27'an egiña da.

Iñaki Aba deundatu (kanonizatu) zanean berriz, Tolosa'n, batzarr nagusian beste asmoen arrtean auek arrtu zituzten: 1) Gipuzkoa`ko erri bakoitzak bere Eleizan santu berriari aldare bat eskeiñi zezaiola; 2) udal bakoitzak udal-etxean santuaren irudia ipiñi zezala; 3) Iñaki izan zedilla Gipuzkoa`ren zaindari lenena; 4) Jesu Lagundiko Aita Nagusiari eskatu zezayola santuaren zakiñ (errlliki) bat, eta Loyola'ko etxea eleiz biurrtu zezala; 5) Diran eta izango diran Jesu-Lagundiko bazkideak Gipuzkoa'k semetzat arrtu zitzala.

San Iñazio'ren errosarioa (agurtza).- Santu guztien zakiñekin (erlikiakin) egin oi dan bezela, Iñaki deunaren agurrtza ere aintzakotzat arrtu zuten batez ere bere erritarrak.

Azpeiti'ko apaizdiaren (Kabildoaren) paperr arrtean au topatzen da Nolabait ere baten batek Iñazio'ren illzorian bere agurrtza zakiñtzat gorde zuan, eta (nola ez-dakigu) Azpeiti'ra edo beiñik bein Gipuzkoa'ra bialdu zuan.

Emezorrtzi ale girgill (zinta) gorri baten sarrtuak emen ziran.