XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZI-GEZAK

Santurtze'n - Itxas-mutil bikainak.

- Irakurrle guztiak dakizute, noski, -alde guzietara zabaldu da berri au eta, Santurrtze'tarrak garailari irten dirala Bilbo'n izan diran estropada ospatsuetan.

¡Beajundeitela itxas-mutil azkar eta bizkorr ayei!.

Jesus'en Biotzaren Deya'n berri au ez ezik, beste bat ere agerrtu, zabaldu ta txaloka gora-goratu nai degu.

Berri au da: itxas-mutill ayen eta baita Oriotarr, Getaritarr, t. a.'n kristau-sinismen da zintzotasun arrgia.

Badakizute zer egin zuten estropadalari ayek itxasotik irten da txaloka ta goraka errira eraman zituztenean? Zuzen-zuzen Elizara juan beren lagun eta bigarren mallako garailari Oriotarrak ondoren zituztela.

Elizara jun eta Elizara eraman erri guztia itxastarren zaindari dan Karmen'go Ama laztanari eskerrak biotz-biotzez emanaz Salve abestutzera eta irabazitako garaipena eman zizkaten lora-politak Amaren oñetan ipintzera.

Elizaratu ziranean Oraa Parroko Jaunak garailari guzik bat banaka besarrkatu zituan; eta gero itzaldi bero batekin gazte ayen zindotasuna eta zeruko Amarenganako maitasuna goraldu ere bai.

Urrengo igandean, illaren 18.an beste jai ta jolas arrtean Meza nagusi ederr bat abestu zan Santurrtze'n bertan; eta gure amazazpi garailariak, Kristoren guda-mutill bizkorrak ziruditela, aldare inguruan egon ziran zutik da, zuzen eskuetan arraunak ixkillu (arma) tzat zituztela.

¡Ayek bai arraunlari bikañak!.

Getariarrak ere beren kristautza bildurgabea agertu zuten ederrki Arenas'en Mercedes'ko Ama Maria'ren aurrean Meza eman erazo ta entzunaz.

Aurrera, itzas mutill euskaldunak!.

Orrela bazabiltzate beti garailari izango zerate.