XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerr emanik ba`neuke nik gixajoak! Ez detanetik nola emango ditzut?" Zerr ematekorik ezdaukazu la? Dirurik ez daukanik ez du ollorik jaten.

Zuk, nunbait, sakelen batian dirua gordia daukazu.

Olloa jateko ba daukazu!....

Iraulki esango ba'zendun... Dirurik ez detalako olloa jaten det; ollo gixaxoa zerekin alikaturik ez daukat-eta!....

Ameriketan gertatua.

- Prantzes bat joan zan aurrten Ameriketara bere lagun aundi baten etxera.

Ipar-aldeko Ameriketan bizi zan laguna, ta ara joan zitzayon berekin bizitzea.

Lenengo egunean, zapatak zikindu zituala-ta, etxeratu zanean, jarri emen zituan gabez, gela-atian, gau-bitartean etxeko morroiak arrtu ta garrbitu zitzan.

Urrengo egunean zapatak antxe zeuden, ta len aiña zikin... Joan zan ba, morroiengana; ta ingeles txarrean esaten dio, zapatak garbitzeko.

Zapatak garrbitu? dio bestiak.

Zapatak garrbitu? Bai, orrtxe aldamenian kale-iskiñan daukazu zapata-garbitzallia; arei amarr zentimo eman ezkero....

Morroiaren erantzupen ederra.