XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askok ba zeramaten zinzilika apostoladuaren ezaugarria, ta arrigarria zan goiz goizetik onelako gizon ta emakume-aldra baserrietatik eta Oria aldeko etxaditik etorriak! Mutill txikiak ere ba ziran bere ezaugarria lepoan zeramatenak.

Eskarizko apostoladu au Lasarrte'n eragiña edo biñipin berritu-berria da.

Oraingo erretore jaunak ipini zuan ta pozik dagola uste det onelako erantzupena bere lanari errian arkitu duan ezkero.

Lasarrte'ko erriak biñipin eskerrak emanik ba du alako erretore ta apaiz zintzo ta bikaiñari.

Langillia ta ddaddua da oso.

Ez da apostoladuzkoa goizeko jaunartzeakin bakarrik gelditzen.

Illeko irugarren igandean izaten da amarretan meza nagusia, Jauna agirian dagola, ta meza ondoren Jaunarekin eleiz-ibilaldia egin oi da, eleizatik atarira atera-ta.

Artsaldian berriz, irurak aldian ostera eleizara, ta besperak amaituta, itzalditxo bat, Jauna agerrtu ta Jaun onetsia edo bendizioa.

Ederki doa Lasarrte'ko apostoladua, ta ondo joango dala uste degu aurrerakoan ere.

ZALE BAT.