XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZI-GEZAK

Igeltzero baten naieza

- Asarre zeuden igeltzeroak, lanian ari ziran etxe arretako etxeko-andreak, amarretakorik etzietela ematen eta.

Nola eskatu beaz?.

- Begira, ezan zun Juanitok: biar amarretan lurrera eroriko naiz ni,ta nere zalaparterara etorriko dek etxeko-andria, ta zuek azi zaitezte orduan esaten: gixaxoai naiezak eman dio; deituko ote diogu apezari.

Jo zuten urrengo egunian amarrak, bat eta batian izugarrizko danbatekoa entzun zan goiko bizitzan.

Etxeko-andre, neskame, ta igeltzero guziak igo zuten zer zan ikustera, ta zioten ez asnas barik, luze luze aurkitu zuten Juaniko.

Etxeko-andria apeza bearr bearrekoa zala ta, bidali zun bere billa neskamea Juanikok berriz iriki zitun begiak, eta erdi negarrez begiratu etxeko-andreari ta ezan zion: - Zuk dezu nere naiezan erru guzia, etxeko-andria!.

- Nik?.

- Bai zuk.

- Zer dala ta?.

- Amarretakorik ez diguzulako ematen.

@- Ene bada, ez orrelakorik geiagoan, biartik aurrera gertu izango dezute ta!!.

Ijito bat

- Gizon bateri jarraikion txakurr batek, eta ijitoak txakurra ikusi zueneko, ezan zion gizonari: - Txakurr ori dotore dotore ikusi nai badezu neuk jarriko dizut beriala.

- Egin dezazu nai zuna: bañon ondo egin zazu, ba bestela txakurrari uliak erten artian espetxian bearko dezu egon.

Ijitoak txakurrari igurtzi batzuek eman ondoren, azi zitzaion guraizakin, berak zion bezela, izetzian larrosa bat egin, belarrietan bide xiorrak idiki, musturrian bibotia moztu, ta ule beltzezko klabeliñaz apaintzen.

Baña bukatu zunian ezkatu zion ordaña gizonari, ta onek alde bata emanaz ezan zion: - Zer diok aizkidea? Ez bada nerea.

- Nerea ere ez.

Ijitoak orduan txakurra beretzat artzea nai izan zun, baño onek, dotore dotore zegola igarri zunian, antxintxika lagun artera iges egin zion.