XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nasta-dantza

- Mutil ta neskatxen, gizon ta emakumeen arrtean egiten diran dantza lotuaz, Santuak zer dioten: Basilio Santuak.

- Elkarrekin bildurik eta loturik dantzaten diran gizon emakumeak geienetan jartzen dituzte beren biotzetan loikeri guztiak.

Ez da arritzekoa edozein gaiztakerietan baldin badaude olako jostaketan ibiltzen diranak.

¿Nola igarotzen dituzte kristauak, dio Santu orrek, igandeak olako jostaketa lotsagarrietan jaungoikoari atsegin ematen egon bearrean?.

Agustin Santuak

@- Igandetan Elizara Meza Santura dijoazenian gizonemakumeak kristauak sarrtzen dira, baño dantza-gogo ta asmoakin elizatik ateratzen badira, pagano sinisgabe ta Jesukristoren etsaiak egiten dira.

Obe ziñuteke gizon emakumeak igandetan lan debekatuetan egongo baziñekete dantzan baño: bietan pekatu egiten dezute, baño gutxiago siñez egingo dituzute, lan debekatuetan, dantzan baño.

Argiatik artua.