XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña onen errua nok ete dauko? Agure makurra bera be ez ete da errudun izango?.

Laugarren agindua.

Geure A. Basabe'k idatzi dau asko zabaldu dan Eleiz-liburutxu bat.

Bertan, esamiña edo astermena egiteko daukazan itaunetan, laugarren aginduko itaunen azkenengo bastertxuan diño: Botua emon deutsezu Erlijiño ta uriaren alde geyen egingo dabenai, Aita Santuak diñoan lez; begiratu barik nok emongo deutzun diru geyago, nori zor deutsazun mezede geyago zein dan adizkidea, zein ausokoa, ta alanguak?.

Alkate, Juez, Ayuntamentuko, Osagille, Maixu ta onakuak, aztertu beyez ondo euren egin-bearrak.

Orretara aztermen apurrtxo bat egin ezkero, topau lei bakotxak ia erri zaintzean errudun dan edo ez.

Zortzi-Amasei.

Botaziño edo auteskundeak zer izaten dira askotan, zoritxarrez? Erriko agintari eta zaintzalle onen onenenak billatu ta aututzea? Bai zera! Ori izan bearr leukie baña ¿ez ete gagoz ortik egunian egunian urrunago?.