XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negarrez edo nere odolarekin garrbi albanitza egin zaizkitzun bidegabeak, zikindu dituzten baztarrak pozik emain (emango) nuke dudan guzia.

Geldi bitez, ¡arren!, barrkatuak aldarean gelditu ziñanetik oraindaño ikusi dituzun txarrkeri ta utsegite guziak.

Biotz guztien jabe banintz, diranak ekarriko nituke zure oñetara utsegin dutelako damuz urratuak.

Baña ¡ay! zerrtan nabil ni besteren utsak edo txarrkeriak ekusten?.

Ez naiz ni gaizkigille gaiztoetatik bat?.

Ez naiz ni beste anitz (asko) bezela bizitu Jesus'i aldarean zorr diodaneren berririk ez banu bezela?.

Askok baño geiago zorr diodala, ez naiz ni, besteak bezain laburr Jesus onarekin ibilli?.

- Ala da, Jesus, ala da; ta ori da odei beltzez estalia dagoen gaba bezaiñ illun nere biotza dadukana.

Ez dakit zerr egin nezakean onen laburr eta gaiztoa zurekin nazala oroitzeak ematen didan nekepetik nere burua ateratzeagatik.

Erre nazazu, Jesus, urra nazazu edo egizu nitaz nai dezuna; ta barrkatuak geldi bitez oraindañoko nere utsegiñak.

¡Aserretua iduki zaitudan Jesus'en Aita! zere Seme maitearen Biotzeko maitasunagatik eta Seme onen Amak ura gurutzean josirik ikusi zuenean eraman zuen biotzeko estutasun eta nekeagatik eskatzen dizut, utzi dezazula betiko zere aserretasuna, ta lagun zakizkidala orain daukadan asmoan nere egunak igarotzen edo bukatzen.