XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola orrdaintza egiñ?.

Ezaguturik zertan dagon ordaindutze au, ikusi dezagun zerr egin bearr degun Jesus'i lan onetan laguntzeko; au da, orrdaintza onen egikera edo egipidea.

Len aitatu ditugun Santu eta Jesus-Biotzaren adiskide kutun ayek ederrki ikasi zuten Jesus beragandik, nola lagundu bearr zayon arazo onetan.

Eta beste iñora juan bearrik gabe, Euskalerrian berrtan eta gure euskera maite eztitsu onetan erakutsi ziguten nola Jesus-Biotzari lagundu geure eta gizon guztien zorrak ordaintzen.

Mendiburu'tarr Aita Jesu-lagun Oyartzungo seme ospetsuak Jesus'en Biotzaren jayera edo debozioari dagozkion ikaskizunak A. Karrdaberaz, Hoyos, Colombiere, Kroisset, eta, batez ere, Alakoke'tarr Marrgarita Maria Doneagandik arrtuta, garrbi ta egoki idatzirik utzi zizkigun JESUS'EN BIOTZ MAITEAREN DEBOZIOA deritzayon liburu guztiz ederrean.

Gure orrdez eta guk baño obeto esango dizute liburu orretan Mendiburu Aitak nola Jesu'si lagundu leikeon oben orrdezko ordaintza egiten edo pekatu zorrak orrdaintzen.

Idiki zazute, adibidez, liburua azken aldetik eta irakurri: Jesus maite duenak egin ditzakean zenbait erregu, otoiz edo orazio.