XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oben ordezko ordaiña edo orrdaintza.

Gure oben edo pekatuakgatik Kristo gure Jaunak egin zuanari deitzen diogu oben orrdezko orrdaintza

Guk egin zorrak, eta zorr oyek Jesus'ek ordaindu edo pagatu.

Guk gere buruak Jaunagandik aldendu gere okerrakin, eta Jesus'ek gure okerr oyek zuzendu.

Onela egin zuan gure Jaunak oben edo pekatu orrdezko ordaintza: gure utsegiñak osatu, gure zorrak ordaindu ta gure okerrak zuzentzearren ezin esan alako neke ta samintasunak eraman eta azkenik eriotz lotsagarri batekiñ ill.

Gu ere ordaintzalle.

Baño zorren orrdaindutze onetan Jesus'ek bere lagun nai gaitu.

Asko ta naikoa da Bera arazo edo lan onetarako, baño gure laguntza nai du.

Beraz, Jesus'en nai edo gurari auek betetzen baditugu, au da, lanbide onetan Jesus'en lagun bagera, guk ere Kristo gure Jaunarekin batera emango diogu Jaun berari oben ordezko ordaintza.