XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guziak dira bero ta samurrak eta txit mamitsuak, baño gaurr agerrtu edo ikasi nai degunerako egokienak lenengo bi edo iruak.

Begira Jesus'i nola esaten dion lenbizikoan: Gure maitasunez urrtzen zauden, gu erruki gaituzun, gu ondasunez bete naiez zabiltzan, eta guk zeran guzia arrzaitzagun nai zenukean ¡Jesus maitagarria!.

Eun milla biderr eta geyagotan egunoro gure zorren alde, mezetan zure aitaren begietaratzen zeran ¡Jesus gure Jaun eta Jabe maitea!.

Zerr deritzazu zutaz azturik bizi diradenen biotz-gogorrtasunaz?.

Etzan aski (naikoa) diguzun naia ta maitatze aundia bein guri erakustea?.

Zerrtako da, Jesus, gu bezain eskerrgaiztoko bat zuekgatik odolezko nekez eta izerdiz beterik bizitzea?.

Etzenekien zenbait iraiñ, zenbait lotsagabekeri, zenbait txarrkeri ikusi bearra ziñan aldarean gurekin gelditu ezkero?.

Ori guzia zenekiela gelditu ziñan eta zaude gurekin.

¡A ta zenbat zorr dizugun, Jesus ona!.

Ona ni beintzat, Jesus, siniste-ausle (ereje) ta kristau gaiztoen eskuz egin zaizkitzun txarkeri ta done-auste (sakrilejio) en damuz beterik zure oñetan.

¡A Jesus! Orren gaizki erabilli zaitudalako damuz errdira balekit biotza!.