XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zorr oyen guztien arrtzekoduna Jesus bera da, Jesus'en Biotza.

Ikusi zuten Biotz ori Santu batzuek eta Jaungoikoaren lagun aundi ta adiskide zintzoak sugarretan erretzen, gurutze ta arantz gogorrez apaindurik, eta adirazi zien Jesus'ek sugarrak eta gurutzak eta arantzak guri digun maitasun aundi irazekia agerrtu nai dutela.

¡Begira zorraren aunditasuna!.

Jesus'en maitatze irazekiari Bera maite ta maite izanaz erantzun bearr litzayoke, zorrak nolabait orrdaintzeko; baño gizonik geyenak Jesu'en Biotza maitatu bearrean arantza gogorrakin zulatu ta odoldu egiten dute.

Emen berrtan JESUS'EN BIOTZAREN DEYA'N oroitzen genituen igaz Jesus'ek bere maitatzalle zintzo Alakoke'tarr Marrgarita Mari Doneari esandako itz ayek:.

Ona emen gizonai aiñ ongi nai dien Biotza.

Baño geyenengandik ez ditu eskergaizto ta iraiñak beste ordaiñik artutzen.

¡Ainbeste ondasun arrtu, ta orrdaintzat eskerrgabetasuna, iraiñak, naigabeak, atsekabetasuna gure Jaunari eman!.

Ori da eskerrgaiztorik gaiztoena.

Guk egindako okerr eta gaiztakerien zorrak ordaintzera etorri Jauna mundura, eta ¡guk maitasun orri okerr eta gaiztakeriak gaiztakeri ta okerren gaiñ egiñaz erantzun!.