XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus'ek maite izan gaitu, eta orain ere gu maitatzen ari da.

Egi au guri agerrtu eta aitorr-erazi nai aundia dauka.

Badaki gizonak ondasun zaleak gerala, eta egarri au aseaz guri bere onginaia adirazteko ongiz eta ondasunez betetzen gaitu.

Bere eskutik arrtzen ditugun gauzakin maitasun au neurri nai badegu, erraz eta aixa ikusiko degu, guk ezagutu al baño aundiagoa dala.

Eman digun gauzarik txikiena ezin irabazi genezakeana da, ta arrtu uste genuen eta eskatu bearr genion baño aundiagoa.

Gere izate guztia Beragandik arrtua da, bada Berak ezerezetik atereak gera; eta izate ta bizitzarekin dauzkagun gauza guzti guztiak Bere eskutik etorri zaizkigu.

Eta izate ta gauza guztiak ez ezik, i Bera ere bai! dan dana guri eman zaigu: Nobis datus nobis natus; guretzat jetxi zerutik, guretzat jayo, guretzat lan egin, guretzat erakutsi, guretzat nekatu ta naigabetu, guretzat ill eta guretzat aldarean gelditu!.

Gure zorrak.

Ainbeste ondasun eta ondasun guztien Emalle ta Iturrburua bera guretzat eman bazaizkigu; zenbaterañokoak ete dira gure zorrak?.

Aundiak eta ezin esan alakoak, noski.