XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERASKIÑAEUSKEREA BATZEARI BURUZ, ERITXI BATZUK.
Kondaira guztian, eta batez be Euskaltzaindia sortu zan aldian, gizon ospetsu ta jakintsu askok berba egin eben euskerea batzeari buruz.
Irakurleentzat gogangarriak izango diralakoan, lantxu onen eraskin lez agertzen dodaz emen.
Antonio ARRUE da idazlan aren idazle.
RESURRECCION MARIA AZKUE'K: (Neuk euskeratuta).Idazle euskaldunak eta gai onetan lan egiteko gertu dagozanak alkar artu, eta, elerti-izkuntzarako egokiena litzaken euskalki bakarra aukeratzea, bide egokiagoa ta ziurragoa izango litzakela uste dot.
ALTUBE'TAR SEBER'EK:
Idatz-izkeriak errikoi izanez gainera, batetariko izan bear dau.
Beti bardin ez, baiña aldi baten oroentzat bardin bai.
Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik... gaurko munduko ikaste ta artu-emonak, il edo bizizko indarrez eskatzen deutse izkerai euron idazkuntza-batasuna;(...).