XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egia ete da Horati ospetsuak orrela irakatsi ebala? Ez, anei bider ez.
Eta OITUREA zer ete da? Entzun Kintilen agurgarriari.
.
Geyenak dagiena egin bear ba'dogu, geyenak eredutzat artzen ba doguz, geyenak derabillezan gal-bideak erabilli bear ba'doguz, geyenak euskerea ostikopetuten dabela-ta geuk be ostikopetu bearko; geyenak ontzat artzen ez daben ziñismena guk be ukatu bearko, geyenak gaiztoki-bidean jartzen ba'dira gu be bide bertantxe jarri bearko....
Zer ete-da, ba, OITUREA, elerrti-oiturea? Kintilen agurgarriak darrai:
Edarto esana! Ezin obeto!.
Oitureak adimenaren arauz, gixa-ixakeraren arauz ixan bear: adimen zuzenaren atxin, gixa-ixakeraren atxin ez da egizko oiturarik.
Izkerearen ixakera-atxin be ezin izan eta erriak tamalez izkerearen ixakera-arauz ez diran oguzkera, izpiakera, joskera ta abar derabiltz; ez dira orrek oitureak, okerrak dira eta jarraitu ordez jaurti ta urrundu egin bear dira.
Ezer ba'da itz egitean askori okerrez alboratu ta josi yakena, ori ez da izkera-lagitzat edo bide ontzat artu bear
.