XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NIRE ALA ZURE ASKATASUNA?.Askatasuna! Benetan gizaki izan nahi duen edonoren deiadarra duzu hau, jatortasunaren, onaren, edertasunaren giltza eskuratu nahi lukeenarena; kreatzaile izan nahi lukeen edonoren deiadarra....
Guztiok gara askatasun zale! Ni, zu eta guztiok!.
Baina
Batzutan inorentzat morrontza dakarren askatasuna aldarrikatzen da.
Askatasuna elkarri egin ohi diogun eskaintza dela uste izan dut beti.
Hau da: besteek niri aske izateko aukera ematea; edo eta nik neure burua mugatuz besteei aske izateko bideak eskaintzea.
Beraz, ez dago benetako askatasunik neuk besteei eskaini gabe, neure askatasun hau kendu nahiz murrizten didatenean.
Maitasunik gabeko gizakiak ez du ezertarako aukerabiderik.