XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pradak plazaratu zuen diska bat, alegia, Gurutzeko Donibaneren poema nagusia bakarlari abestuz.
Ondorio eztabaidatuekin bestalde.
Horregatik lehen aipatutako notiziak irrika bizia sortu zigun.
Baina hiru-lau urte luzez itxaron behar izan dugu, Bilboko Arriagan (94-5-29) eta Donostiako Victoria Eugenian (94-6-11) Imanolek Karlos Gimenez-ekin batera egindako lanaren aurkezpena dastatzeko.
Berak kontatuko digu gero epe luze horren historia.
Ba, histori hori eta beste zenbait jakiteko eta Imanolen gizatasun haundi horretan (1,90 m. luze gorputzez eta zurrunbilo bat bezain sakon animaz) murgildu eta bere barnean ordubete batez arakatzeko asmoz, elkarrizketa baterako elkartzen gara.
Elkarrizketa hau lasaitasun osoan egiteko, Donostiako Karmeldarren konbentuko areto bat aukeratu dugu.
Non, bada, hobeto, bestela?
Areto erdian, mahai baten inguruan, biok aurrez aurre.
Imanolen atzean, paretatik zintzilik, Gurutzeko Donibaneren irudia.
Ez dakit Donibaneren irudia Imanolen itzala, ala Imanol Donibaneren irudiaren itzala den.
Eskubian, Teresa Deuna lekuko.
Eta besterik gabe, nere jakinminari txanda emanez, galdezka hasten naiz.
-
- Ba hasteko, Joan Gurutzekoa aspaldian ezagutzen nuen, baina ez bere osotasunean.
Ezagutzen nituen horrelako poema batzuk:
Lehendabizi Pako Ibañezek egin zuen
Orduan pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen konturatzen zer nolako dimentsioa zuen poesi munduan, eta konturatu nintzen benetan (...).