XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakingarriak

Sagarra ta madaria.- Oneixek dira gure artean ondoen beti zaindu diran igali zugatzak.

Naiz etxean jateko, naiz saltzeko berebizikoak doguz.

Gure amonatxoak eta, zeinbat ogerleko eder jaso ete ebezan, merkatura sagar ta madari otzaratxoa eroan ondoren.

Igali oneik askozaz be lodi ta ederragoak egiten dira ormaondotxoan eta parra antzera imiñi ezkero.

Sagar madariak era onetan, ikusten diran baño sarritxoago ikusi nai gendukez.

Errezagoa da izan zugatzari bertan bera asten iztea, baña lan egiteak beti dakar ondorengo saria.