XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solo lanak

Urteko illerik atsegintsuena dan oneri mayatza dirautsogu.

Orrilla ta loreilla be bai.

Ibar landak bedar guriz, zugatzak orri loraz jantzita dakusguz.

Txoriek iñozkorik barritsuen or doguz.

Lugiñai illa onetan edozenbat arazo yatorke.

Erein bear diran batsuk ara emen: artoak, indabak, bainak, udarbi edo erremolatxak, berengenak, kalabazak, tomate ta piperrak, salsifis, udarako rabano zuria, udazkenerako txikori kizkurra, gisante txikiak, goxetiko meloiak, pepino ta perejille, kardu zuria, kipulatxoa, alpalpa.

Baina bigunek eta letxuge samurrek udaldi guztian euki leikez, amabost egunetik amabostera arlotxo bat erein ezkero.

Bainak erein leikez abusturarte.

Loretegian jarri leikez geranio ta begoniak, krisantemo ta anemonak.

Daliak be bai.

Matsa supratu ta sulpatatzen illa onen lenengotik asi leike.

Igali-zugatzai alperreko kimuak kendu; zugatz-abarrei, igali larregi badakarre, ale batzuk meaztu.