XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakingarriak

Kipulea.- Lur epela jatorko ondo landara oneri baña ain epel eztiranetan be polito dator.

Lurralde otsetarako be ba'dira kipula mueta batsuk.

Gure artean kipula ta berakats askorik ezta artuten; etxean askotzarik bear izan ezta be, ainbarik iñoiz aurkitzen ba da etxekoandrea gustora ezta ibiliko.

Zelan edo alan, jatekorik geienei ezarri oi jake kipula edo berakats pitintxon bat.

Egoki izango da etxeondo bakoitzean kipula ta berakats arlotxoa eukitea beti be.