XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solo lanak

Garia, paotxa, oloa ta babak erein.

Utzik geratu diran lurrek, urrengo laborea ereiteko gertuten asi.

Goikoz bera ta bekoz gora jarri ta ondo zimaurtu.

Zugatz landarak, orria jausita lazter, negualdi guztian jarri leikez.

Baña Gabon aurretik landatu diranak obeto sustraituko dira.

Ilberan egitea beti dator egokiago.

Solo zugatz zarrak eta antzuek atera ta ordezko barriek ipiñi.

Orri zarra jausi ezkero, iñausi leikez sagarrak, madariek eta matsa.

Esparrauek satsitu.

Utzik dagozan lurrek atxurtu.

Neguko letxuge, porru ta azak birlandatu leikez.

Lur zabalean ondo erein leikez illarrak, perejille ta azederrak.

Loretegian landatu zeinkez tulipanak, narziso, jazinto ta anemonak.

Bengala-larrosak iñausi.

Baserritar guztiak negu aldian aztu bear eztaben zeregin astun bat auxe da: Auzo bideak zerbait atondu ta bardindu.

Orretarako auzo guztiok alkartuta ekin, gaur zatitxo bat, urrengoan beste bat.