XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTE-AROA

Mundua, eguzkiaren inguruan dabil iñoiz gelditu gabeko biraka: eta bira ori osotuten daben une bakoitzean, urtebete igaro dala esaten dogu.

Olan ba, urtean jira oso bat egiten dautzo lurrak eguzkiari eta lurragaz batera lurgañeko guztiok be bardin.

Lurra geldi dagola guk uste izan arren, izugarrizko abijadan dabil ortzea zear.

Onezaz gañera, lurrak bere buruz, beste bira bat dagi berengain ogei ta lau orduren buruan: ipar-burutik ego-burura ardatz bat ba'leuko lez, ardatz orren gañen jira osoa dagi: jira orri eguna deritxogu.

Urtea eta eguna, onexek dira guk aldia neurtuteko darabilguzan oñarriak.

Antxiñatik, ezagun izan ziran erri azkotan illabeteak be, eta illargiaren gora-berakaz zenbatu oi ebezan illabete oneik.

Eguna ogei ta lau ordutan banatutea antxiñakoa da izan, baña ordu orreik alde guztietan etziran bardin zenbatuten.

Gure artean gaberditik asten gara eta eguerdiko amabietara eldu ezkero, barriro ordu batetatik asten gara gaberdiraño.

Gaur egunean, bi amabiko egin barik, eguneko ordu orreik lenengotik ogeita laugarrenerarte zenbatuten dira: arratsaldeko ordu batai amairugarrena deritxo, ordu biai amalaugarrena eta bardin gañerakoak be.

Lenagoko Grezia'tarrak be ogeta lau ordu eukezan baña berarizko era oneitakoak: amabi ordu egun-argiz eta beste amabi gaberako; orretara, etziran ordu guztiak bardiñak izaten, esaterako, neguan gaua luzatuten danean, gabeko orduak be udan baño luzeagoak izaten ziran eta egunekoak, udakoak baño laburragoak.

Antxiñako Erromatarren urtea amar illabetekoa zan eta 304 egunekoa urtetan eban.

Lenengo illa biak, urtarrilla ta otsailla ziran palta ziranak eta urtea martian asten zan.

Denporeagaz illabete bi orreik be geitu jakozan urteari baña alan da guzti be 355 eguneraño baño etzan eltzen: eta au zala ta, urteak joan urteak etorri, urte bakoitzean amar egun atzerago, negua udan eta udea neguan jausiko ziran.

Ezbear au zuzenduteko amaikatxo alegin egin ebezan baña beti, egun larregi edo gitxiegi emoten eutzezan urteari, eta iñoiz ez 365 bear dan lez.

Ibilli ta ibilli, ara zer jaso zan Julio Cesar agintariaren egunetan: ordurako, neguko illeak udazkeneruntz etozan, urtea bear baño iru illabete atzerago ebillalako.

Naste oneik ikusita, agintari onek, bein betiko atondu nai izan eban xaltza au; orretarako Sosigenes astronomoari emon eutzan eginbear au.

Onexek bai ixentau eban ganoraz urtea, eta 365 egunduna egin eban.

Lurraren eguzki-inguruko bira 365 egunekoa osta-ostan ba'litzake Sosigenes orren erabagia (...) obea izango zan eta betirañokoa.

Baña jira ori 365 egun eta sei ordu ingurukoa da eta, sei ordu orreik laugarren urte-beterako egun oso bat egiten dabe; eta orregaitik, lau urterik lau urtera, ondo ibilli nai izanezkero urteari egun bat geitu bear; ara zergaitik imiñi izan diran bisiesto deritxoen urteak.

Baña, au lana! Diñogunez, eguzki urtea, urtea ta sei ordu ingurukoa da, baña sei ordu oneik be eztira osoak, amaika minuto laburragoak dira: eta urteko amaika minuto oneik, ibilli ta ibilli, egunak dagiez.

Okertxo au be beingoan zuzentzearren Aita Santu Gregorio XIII'gnak.azkenengo zartadea emon eban.

Amaika minuto oneik laureun urtean iru egun egiten dabez, eta Aita Santu onek agindu eban eun urtetik eun urtera bisiesto egunik ez geituteko, baña bai lareun urtetik laureunera.

Era onetan gabiltza gaurko egunerartean eta patxadan, eguzkiaren urteagaz batera ibilli be.

Baña, bai zera! oraintxe be ezkabiz pozik eta zelan edo alan aste barruko egunak urte guztietan illabete bakoitzeko egun bardiñetan jausi eragin gura dabez jakitunen batzuk.

Azkenez ara zer erabagi daben: urtea 364 egunekoa izan bear ei da.

Urtero, izenik bako egun umezurtz bat jarriko ei da lotazillaren azken eguna ta urtarrillaren lenengoaren artean.

Bisiesto urteetan barriz, onezaz gañera beste egun umezurtz bat garagarrilla ta garillaren bitartean.

Zortzi illabete 30 egun dunak izango dira eta lau 31 egun dunak. Ara zelan:

Urtarrilla, 9;30;Garilla, 9;30

Otsailla, 31 ;Dagonilla, 31

Epailla, 30 Iralla, 30

Jorralla, 30 Urrilla, 30

Orrilla, 31 Azilla, 31

Bagilla, 30 Lotazilla, 9;30

Onetara, Urtarrillaren l'go eguna beti bardiña izango litzake, esaterako, igandea; bigarrena, beti astelena, eta abar.

Iñoiz ixentauko ete dauzkue urtea modu onetan?

Batek ba daki, baña ziur zamar esan gengikena auxe da: orduantxe be, guztiok ezkintza kezala pozik egongo eta nundik edo andik aldaketa barriak asmau bearrez jardungo leukiela or jakitunen batzuk...

Amezti