XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZI- GEZAK

Jaungoikoak eztau agintzen eziñik.

Bere esana egiteko aurkitzen doguzan eragozpenak edo okerrak geuk asmaurikoak edo irudi utsezkoak izan oi dira sarri bai sarri.

Ara bein gizon bati jazo ei jakona.

Bide txarreko ondasun eta aberastasun aundi-ugariak batua zan bere bizian, eta osatu eziñeko gatx batek jo eban.

Aragia usteltzen asi jakon eta ezeukan osatzerik.

Urrean eukan eriotzea; orraitio, bide txarrez egiñiko ondasunik ezeban biurtu nai.

Ostutakoa jaubeari atzera emon ezkero, bere iru semeak kalegorrian ez-eukian gelditu bear, eta gogorregi eritxon orri.

Erriko abadeak alegin guztiak egin ditu bere oi-aurrera eltzeko.

Berak bakarrik eiekian alako gatxa osatuteko osagarria.

Betor, betor abadea, ni osatzeko bada diño gaxoak.

Guztiz erraza, diño abadeak; bapere minik egiten eztaben osagarria, ta gañera utsik emongo eztabena; baña ori bai, diru askotxo kostako jatsu

Ara, dirautso abadeak, zure aragi uslelaren gañera gizon bizi eta osasun oneko baten koipe-tantaka batsuk botata, eztozu besterik bear.

Orixe lortzen badozu osaturik zagoz.

Baña gizon ori aurkitu bear, ordu lauren baten bere eskua erretan itxi gurako daben gizon bat aurkitu bear.

-Nire errukarria! Non baña aurkitu olako gizonik.

Gauza erraza be ezta baña tira, zagoz ardura barik.

Eztaukazuz iru seme? Bear bada, gerturik legokez euren aitari mesede ori egiteko.

Eztozuz zeuk ainbeste neke ta lor erabilli zeure bizian, eztozuz ainbeste izerdi bota, euren geroko ondo izanerako, eurek eraz eta aberats iztearren?

Deitu zeure semerik nauzienari.

Gogoratu egiozu deutsezun maitasuna; zeure ondasun guztien jaubetzea ezkiñiozu, aitaren bizia luzatutearren eskua erretan isten badau.

Bayetz pozarren be itxi, eztautzu mesede ori ukatuko.

Ezetzean badago, deitu bigarrenari, irugarrenari, eta bardin ezkiñiozue.

Esan eta egin.Baña alperrik, guztiak ao batez ukatu eutsen aitari eskatzen eutsena, batxo be ezegoan aitaren bizia luzatutearren ainbeste neke miñik artzeko.

Zorotzat artu eben.

Geure aita zoraturik dago, ezeben beste erantzunik emon.

Zoraturik nagoala, barriz?

- Bai, zoraturik zagoz, erantzun eutsan abadeak be.

Ero ta zoro aundia zara, lurreko suan ordulaureneko miñik igaro nai ezdaben seme alabak aberats istearren, zeure gorputz eta arima galtzeko eta zeure burua betiko sutan erretako zorian ipinten badozu.

- Ondo diño, Jauna, zororik eta itsurik egon naz oraintxerarte.

Oraintxe edegi ta zabaldu yataz begiak.

Doazela eskribau baten eske eta bitartean nire pekatuak entzun beiz, Jauna.

Bertan autortu, bere arimako gauzak zuzen jarri, iñori osturikoak eta egiñiko kalteak osatu eta sekulako baketan il zan, gorputzekoa ezpazan be arimako osasun osoa lortzen ebala.

Lentxoago gatx egiten jakonari, arik gerotxoago erraza eta berez-berezkoa eretxi eutson.

Benetan, Jaungoikoaren agindurik gogorrena betetako eztaukagu eziñik edo eragozpenik geuk asmaurikorik baño.