XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZI-GEZAK

Oyal garestia.

POLITO-POLITO apaindurik ibili nai eban Pantxike neskatilla lirañak kanako bost laurleko kosta yakon oyal (tela) eder bat erosi eban.

Baña aitaren agirika garratzaren bildurrez, kanea laurleko bat kosta yakola esautsen.

Pantxike kanpotik zan ganeko egun baten, andik saloskari bat igaro zan eta oyal aren saneurria (prezioa) itandu eban.

Aitak kanako laurleko bat zala erantzun eutsan.

Mantxunga lodl bat egiten ebalakoan, beriala emon eutsan.

Pantxikek etxeratu ta aitak egin eutsana jakin ebanean, artu eban naigabea gozo-gozoa etzan izango.

Bai ba, guzurrek buztena beti oker dauko-ta, azken onik ezin izan.

Ta guzur bategaitik gure Pantxike gona barik eta peseta barik geratu.

Ene pitxoa.

-Jauna, nire urdalla (estomago) geroago ta txartoago doa, diñotso Peru'k osagilleari, lengo miñekaz nabil onan banoa ni sator-errira laster naz.

- Agindu neuntsuna bete dozu ba, Peru?

-Osoan, Jauna. Jan ostean bakarrik ketu edo pumetako agindu zeunstan, eta benetan ekin dautsat eten barik, gosaldu ondoren baskarirarte ekin eta ekin, baskaldu ondoren aparirarte kea barrura ta kea kanpora, ta apaldu ezkero be oeratu arte kea atera ta iruntzi, aotik sartu ta zurretik bota.

- Olan bazoaz, bai, Peru, sator errira laster zara.

- Baña beste zortzi urte bizi gura ba'dozu, gaurgandik betiko itxi bearko dozu.

- Len osoan ekin dautsozun lez, orain osoan itxi. Bestela zureak egin dau.

- ?Ay, ay, ay! neure pipetxoa betiko itxi bear edo sator-errira!... ?Ay, ay! neure pipetxoa!...

Atzamar gogorrak.

Irurogeta amabi urtedun zan Zeberio'ko Julian'ek amar arroa eukazan kortako txarri edo urdea ilteko kortatik atera gura eban.

Lau oñekoak, zerbait igarrita edo, ez eban urten gura, ta eldu eutsan belarritik.

Eldu eutsanekoxe, urdea purrustadaka arin doa atartera, baita beragaz belarriai elduta agurea be.

Olantxe atartean biak dabiz gogor bultzaka, ta azkenean be urdeak iges egin dautso.

Baña, zelan? Belarria ondo ondotik eten eta agurearen atzamarretan itxita.

¡Demontre! Makiña bat talo ta opill eder janda egoan gure aitaita...

Ikaslari askarra.

Ikastola nagositik urten barri Manu ikaslariak (estudianteak) ikastolan entzundako azkarkeriakaz bere aitari adarra joten (ulea artu) asi yakon aonan.

- Aita, bi dagozan lekuan, bat baidago.

- Egia da, seme, bi dagozan lekuan bat dagona.

-Beraz, bi dagozan lekuan izango dira bi ta izango da bat, ezta?

- Bai, seme, ori olan da.

- Orduan, aita, bi dagozan tokian iru be badira, bi ta bat iru dira-ta.

- ¡Karatxo! -Aitak diño irribarre txarra egiñaz-, onek mutillok ikastola nagosian zenbat ikasten daben gero.

Aparia artzeko mairatu ziranean, aitak ikusi ebazan arrautze bi uretan egosiak.

Bata beretzat artu ta bigarrena bere emazteari emon eutsan.

Gero seme ikaslari azkarraganuntz biurturik diñotso: bi dagozan tokian iru dagozalako, or gelditzen dan arrautzea zeutzako da; seme ikaslari ona.

Au zirautsan aitak semeari azpil (plater) utsa eskuagaz erakutsirik.

Andrazkoen arazoak.

Gillermo Kaiserra Kiclen aurkitzen zala, ikustau eben Ipar-Amerika aldeko andera batzuk.

Eurotariko batek, Alemaniako emakumen oiturak onangoak eta alangoak dirala-ta, andrazkoak noraño sartu bear daben, luzaroan ekin ei eutsan.

Alako baten, barriketaldia amaitu ebanean, Kaiserrak, zerbait gogaituta, diñotso: Gai onetzaz ene emaztearen aburukoa naz.

Nire emaztearen eretxia zein dan bai al dakizue?

Ba andrazkoen arazo ta zeregiñak lau dira, ta laurok izki barkiña asikeran daroe, k.

Aonek dira: kutxe, kirtxe, kinde, kleider.

Euzkeraz oanan dira: Eskatza edo sukaldea, elexea, umeak eta janzkiak.

Epai zuzena auxe izan be.

Lau zeregin oneik zintzoro betetan dakian andrea, etxerako pozik artu leike Eurok ondo betetako eztana barriz, etxerako baño auzorako obea da.

Mundu guztia laster zoratu.

Inglaterra'ko giza-edeslari batek izpar arrigarri au iragarri dausku. Irureun eta amabi urte barru gizadi (mundu) guztia zoratu egingo dala.

Epai au emoteko, 1859'g. urtetik 1930'garrenera urtero onenbeste geyago zoratu dirala jakin dau, ta neurri onetatik 1977'g. urtean eun notin edo biztanletik zoro bat izango da.

Aonan emendik irureun eta amabi urte barru gizadi osoa zoratuta egongo ei da.

- Olan ba'da, ludi guztia zoro-etxe bat izango...

Ta gaur ain oker ba'gabiz, orduan zelan ibiliko ete dira?

-Bedarra jaten basora...

M. M.