XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOURDES'KO ARTZAINTXOA ALDARETAN

Bernardetxo deuna. Lourdes'ko agerpenak. Sortzez Garbia.

Egunokaz artzaintxo bat aldaretara jaso dausku Eliza Ama deunak.

Zubiru'tar Bernardetxo dogu artzain zoriontsu ori; amazortzi aldiz Sortzez Garbia agiri izan yakon neskatxa.

Au dala-ta, kistarrok pozez gara, batez be euskotarrok; Bernardetxo odolez euskotarra baitzan.

Lurdes! Nor ezta bertan, bein-edo-bein, izan?

Baña bertan izan ezta be, gure aberrian ba-dira, or-emenka, aren irudi ta arkaitz antzak.

Gertaera atsigarrien gomuta, nai ta nai ez, ludi zear barreyatu bear.

Bernardetxo'ren izena eurakin nastuta dabil; bera da, ba, jazokun arein gizuren.

Oindiño irurogeta amabost urte baño eztira gertatu zirala, ta ara gaur ondi edo aldaretara jasota Andra Maria'k sortzetik garbia izan zala lurtarrai adirazteko artu eban neskato barruti ta apala.

Zubiru'tar Pantzeska ta Kasterot'ar Koldobike'k seme bi ta iru alaba euki ebezan; zarrena, Bernardetxo, 1844'ko Urrilla'ren 7'an jayoa.

Ez eben aberaski askoren jabetzarik.

Lenen bolu edo errota baten bizi izan ziran, baña jarauntsia ordaindu ezin ebelako, antxiña gaztelu izandako etxe zarrera aldatu eben euren bizitzia.

Amalau urtedun zala Bernardetxu uretan iñude izan eban emakumeagaz egoan Bartres eritxon errian.

Artzain iñarduan.

Arazo au atsegin eta eder ei yakon; bildotsak laztandu ta larra gurietara eruan ondoren, mokor ganean jarri ta Agurtza esaten ei eban.

Toles bako, zintzo, izakera gozoduna etorren. Kistar-Ikasbideko gauzarik urtenenak jakin arren, ikaste gitxi eban oraindik.

Gurasoak, ba, lenengo Jaunartzea be egin bear ebala-ta, orretarako albait ondoen gertau zadin, etxera ekarri eben.

Aratuste eguna zan; 1858'ko Zezella'ren 11'grrena.

Goxeko amaiketan bazkaria atontzeko egurrik be etzan Zubiru-sendian.

Koldobike'k, Bernardetxo'ren amak, bere alaba Miren zotzetan bialdu eban Gabe-erreka aldera.

Bernardetxo be aizteagaz batera egur-billa joan zan.

Gero bidean Jone eritxon auzoko beste neskato bat batu yaken.

Zotzetan ugari zan lekura eltzeko, Masabiel'go arkatxetik ur egoan errotara ura eroyan nasia ibilli bearra zan.

Garai artan, orraitiño, etzan gaitz; errotia barriztuten ebiltzalako, ura me joyan.

Lagunak, oñetakoak erantzita, laster beste aldera ziranaren, Bernardetxo bildur zan uretan sartzen, gexo samar ebillan-eta.

Ibaian arri batzuk botateko eskatu eutsen lagunai; orrela oñetako ta gusti igaro leitekean. Arek, baña, jaramonik ez.

Ortoztuten asi ta lenengo galtzerdia erantzi ebanekoxe, aize-bolada antzeko zarata belarrira yakon.

Begiratzen dau zelaya, baña zugaitz-orri baten ikararik be ezta nabazi.

Apur bat arrituta, oñetakoak erazten diardu barriro; ta, bat-batean, lengo zarata berbera dantzu.

So dagi aldamenetara, ta arkatxak erdi alderantza eukan berezko zuloan gauza arrigarria dakus: Andra Miren giza-soñez.

Bernardetxo'k, lillura zalakotan, begiak igurtzi ebazan.

Ez, etzan, orraitiño, lillura, ak uste lez.

Andra zoragarria eukon begi aurrean.

Argi eder dirdiratsuz dagerkion; etzan sorgiñe be, egiazko Andra, osotasun esan-gatxezkoa baño.

Txiki etzan, andi bez; ogei bat urteko zirudin.

Arpegia, alai, maitagarri; zuri-zuri soñekoa; gerrian girgil edo zinta urdiña; mutur biak, belaunetaraño dingilizka.

Ortozik, eta oin-gain bakotxean urre margozko larrosa.

Agurtza-garauak ekarzan atzartean eta otoiketan ba-liardun egiten eban.

Bernardetxo be, au ikusiz, bereak sakeletik atara-ta; otoiztu nayan gurutz egiten asi zan; baña... aul, ezeban eskua jasoteko be indarrik; bildurra sartu yakon. Orduan Andra Maria'k berak gurutz-egin eban, eta Bernardetxo'k be, adoreturik, belaunbiko jarri, kristau-zantzu egin eta Agurtza diño.

Berau burutu arte baño etxakon, orraitio, zerutiko agerpena ikus-errez izan.

Atzenez Aintza Aitari esan ebaneko, Bernardetxo'ri onen eztitsu ixan yakon Andrea'ren irudi dirdiratsua estali egin zan.

Arrezkero, arkaitzuloan iñor etzan agiri; an-or lei biziz begira arren, iñor bez.

JAGOBA, K. O.