XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doipurua Mixioen Aita.

Aitagan gauza bi bearrezkuak dira: Maitasuna ta zuzentasuna.

Bata, au da, maitasuna, semeak maite izateko, ta bigarrena, zuzentasuna, bakotxari berea emon dagion.

Biok ederto alkartzen dira, batera sortuak dira-ta.

Norbait adizkideon jaube ba-da, bere ondorenak onak baizen jarraigarriak izan bear.

Tasun bion jaube ezpada, ostera, ondorenak be oso txarrak.

Gauza bi oneik eztaukozanari, aitaren ixena baño basa-pistiarena obeto dagokio.

Norbaitegaz biok yaubetu badira, barriz, igalirik umotu ta ederrenak ekarriko dabez euren garayan.

Doipurua (Aita Santua) kistar guztion buru ta biotza danez, guztion aita be ba-da.

Zegatik ete? Len aitatu dodazan bearrezko gauza biak, Maitasun eta Zuzentasun berbera danaren Ordezlariari dagokionez, bere biotzean sustrairik sakonenak daukiezalako.

Bai, Doipurua kistar guztiok aita dogu; baña, batez be, mixiñuen eta mixiolarien aita da.

Aita maitekor eta bioztia danez, neke gogorrenetan eta bearrizanez gonburu (beterik) dabiltzan semeai laguntzea bidezko dakiela deritxat; zuzentasunak be, gañera, berauxe eskatzen dau.

Ta mixiño-erritarrak eta mixiolariak besteko bearrizanean iñor bai al dago?

Mixiño-errietakuak barriro illunpera jausi eztaitezan norbaiten laguntza bear dabe; mixiolariak be bardin, euren lan izugarrian jarraitu dagien.

Eta Aita Santuak, bearrizan estuan dagozan onein aita dala, sarri, geyago, beti agertu izan dau.

Oindiño aldi gitxi, Urte Gurena zala ta, India'tik bidezti edo pelegriño asko eldu ziran Erroma'ra.

Aita Santuak, amak bere semegaldua aurkitzean lez, guztiz alai, arrera samur, berarizkua egin eutsen.

Luzaro jardun eban eurekaz izketan.

Ta azkenez itz maitekorrakaz agurtu ebazan.

Ontziratzen iñarduela, euren artian alkar-izketa oneik entzun ziran: Gure bizitzaldiko ordurik pozkarrienak, egitan, Erroma'n igaro doguzanak izan dira.

Batez bere Doipuruak egin dauskun arrera txeratxu, goguangarri, aztu-eziña izango yaku.

Bai, argiro agertu dausku bera dala Bide, Egi ta Bizitza danaren Ordezkari).

Au esanik, pozarren, bigurtu ziran itxasoz euren Aberri maitera.

Eta mixiolariakaz?

Baita, mixiolariakaz be sarri erakutsi dau euren aita yakela.

Egun gomutagarri ori andikiro jaitu ebala ager bearrik be eztago.

Doipuruaren ordezkari, erriko andi eta Eleiz Nagusiak an egozan.

Baña aldirik eder pozkarriena, ziñez, Doipuruak zuzenduko urrutidatzia, ordezkariaren bidez, irakurri zana, izan zan.

Urrutidatzian onela iñoan Aita Santuak: Jaupalgaitegi orren iraskundea dala-ta, pozik onesten zaituet ordezkari, Eleiz-Nagusi eta etxe orretako guztiok; batera etxe done orrentzat laguntza ta errukitasuna Goiko Jaunari biotzez eskatzen dautsot.

Urrutidatzi au etxaken atsegingarri izango gure mixiolariei? Bai, urrian.

ZELAIÑO