XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PADUA'KO ANDONI DEUNA

LISBOA'n (Portugal'en) 1195'ko urtean jayo zan Andoni Deuna; berau ugutzatu ebenian Pernando izena ipiñi eutsoen.

Bere gurasoak kristau zintzo ta oitura garbikuak ziran.

Guraso oneik euren seme maitearen etorkisunaz ardura andia euken-eta, etxean bear zan besteko zuzenbidea ezin emon eutsoelarik (batez be, bere aita guda arazoetan sartuta ebillan aldian) Lisboa'n egozan Kanonigoen artera bialdu eben.

Pernando buru argiko mutilla zalako bere bigarren guraso oneik emoten eutsezan ikasgayak berialaxe zeatz eta meatz ikasten ebazan.

Ikasgayetan asko aurreratuten ba'zan be, arimako zeregiñetan askoz be arrerapen aundiaguak egiten ebazan.

Baña aurrerakuntza oneikaz bere biolza etzan bete ta asetzen; deuntasun-bidian bizkorrago ibiltia nai eban baña gurari deun au lortuteko eragospenik gogorrenak bere senide, aide ta adizkidiak sarritan egiten eutsoezan ikustaldiak zirala oarturik, bere Nagosiengandik Coimbra eritxon beste lekaretxe batera joateko baimena jaretxi eban.

Zortzi edo bederatzi urte lekaretxe onetan igaro ebazan;

Aldi onetan, Marruecos'era juan izan ziran Pantzeska Deuna'ren Gopatz'eko bost lekaide, ango siñisgabeak Josukisto'ren Berri Ona edo Goizparra zabaltziagaitik, erail ebezan, eta siñopa (martir) agurgarri onen gorpuzkiñak Coimbra'ra ekarri ebezan; orduan Pernando'ren biotzian ziñopa izateko nai aundi bat sortu zan.

Siñopa izateko gurariaren urrengo Pantzeska Deuna'ren Gopatz'ian sartzeko naya be etorri jakon; lenengotan bere Nagusiak ez eutsoen itxi nai izan, baña azkenerako bere guraria lortu eban.

1221'ko urtean Pantzeska Deuna'ren jantzi ederra artu, eta jantziaz batera bere izena be aldatu egin eban, Pernando kendu ta Andoni ipiñirik.

Geruago ta gurari sutsuagoa jagiten zan bere biotzian Josukisto'ren izenarren bere odol gustia ixuriteko.

Onetarako Aprika'ra joatia erabagi eban; lenengotan ez eutsoen itxi bere Nagusiak, baña azkenerako eskuratu eban au be.

Asmo onegaz itxasoratu zan, baña Aprika'ko lurraldetara eldu baño lenago gaixotu egi zan eta negu osoa an igarota, osatzen etzalako, barriro España'ra biurtu zan.

Aprika'ko itxaso ertzetatik urtenda laster, ekatx bildurgarri bat jagi, ta Andoni joyan ontzia goraberaka asi zan; bai urperatuko ez urperatuko ebillan, eta axiak España'ra etortea itxi barik Sisilia'alderuntz eruan eben eta Messina'n legorreratu zan.

Andik Aasis'era joan zan; gero Monte-Paulo'ko lekaro edo basomortu baten egoan lekaretxetxu batera bialdu eben. Andoni'ren gurariak orduantxe zearo bete ziran.

Baña Jaugoikua'ren bideak beste batzuk ziran.

Lekaretxe onetatik Forli'ra bialdu eben jaupaltza edo abadegintzea artu egian, eta erri onetara eldu zanian, yaupaltza artzen bera legez etorri ziran lekaide domekar gazte askokin aurkitu zan.

Batzar au egin eben lekua, Pantzeska Deuna'ren lekaretxe bat zan, Etxe onetako lekaideak itzalditxo bat egin egiela eskatu eutsen gaztiai; baña guztiak gertatu barik egozala-ta, ezezkua emon eben.

Andoni'ri be esan eutsoen baña onek be bestiena erantzun eban.

Orduan Andoni'ren Nagusiak nai-ta-nai-ez egin bear ebala, ta asteko arin esan eutson.

Andoni'k bere Nagusia'ri men egitearren, jagita izketan asi ordukoxe guztiak arrittuta geratu ziran.

Andoni'ren onespena artzen eben gaixo guztiak osatzen ziran.

Bein baten Andoni'kin autortu zan mutil gazte batek bere amari ostikada bat emon eutsala autortu eutson.

Andoni'k au entzutean, zerbait aserretu ba'litzan, geure biotz guztiaz maitatu bear doguzan gurasoak jotia zelako zantarkeria zan argi ta garbi adierazo eutson.

Autortu ondoren, mutil gaztia garbai ta damuturik etxera biurtuta, gela baten sarturik anka bata ebagi eban.

Andoni'k au jakin ebanian, mutil tentelaren atzetik juan eta aurkittu ebanian, alako lelokeriagaitik agirika gogor samar eginda gero, anka ebagia eskatu eban; ekarri eutsoenian, artu ta lengo lekuan ipiñiaz bakar bakarrik beste ankia baxen gogor eta osasundun geratu zan.

Andoni'ren aita (gizon bat eraill ebala-ta) salatu ebenian, Paduan aurkitzen zan; bere aita guzurrezko ziñaldari batzukgaitik bizitza galtzeko zorian egoala jakitean, baimena eskatu bere Nagusia'ri ta Lisboa'rako bidea arturik, berialakoxe baten Lisboa'n bertan aurkitu zan goi-indarrez eruanda.

Epaikariai aurkeztu ta bere aitaren errugabetasuna ondo baño obeto adierazo eutsen; baña, olan eta guzti be, epaikariak bere esanari siñisterik emoten ez eutselako-edo, illaren gorputza guztien aurrera ekarteko agindu eutsoen.

Andoni an egoala jakin ebanian, erri guztia be antxe batu zan.

Andoni Deuna'ren aginduz gorputza jagi zan, Andoni'ren aitaren errugabetasuna guztien aurrean autortu ta barriro bere illobiko zerraldoan etzun zan. Inguruko guztiak arrituta izuturik egozan onako alatz edo miraria ikusi etenian.

Bein baten Andoni etxian eukan gizon batek gelan zer egiten eban jakin nairik, begiratu eutson eta Josu Umea besuetan eukala ikusi eban; augaitik bere irudietan Josu Ume besuetan dabela antzeztu oi dabe margolariak.

Ludi onetan igaro bear ebazan azken egunak, urreratuz joyazala goi-argiz jakiñik, Padua'tik ur samar egoan basoeleizatxu batera juan zan; baña egun gitxi egin ebazan emen.

Bere azken ordua urrean egoala-ta, lekaretxera eruan egiela esan eutsen lekaidiai.

Erriak Andoni eroyela jakin ebanian, bidera urten eutsan; baña lekaideak, arenbeste lagunen artean ittoko ete-eben bildurrez, bidean aurkitu eben lekaretxe batera eruan ta antxe eleixakuak oneraspenik aundienaz artuta O gloriosa Domina esan ondoren 1231'ko Bagilla'ren 13'an 26 urtegaz il zan.

Ankoni Deuna'k eriotz ostian egin ebazan alatz edo mirari ugariakgaitik IX'n Gergori'k deuntzat iragarri eban.

Urte batzuk geruago Andoni Deuna'ren illobia aztertu ebenien bere gorputz edo aragiaren ondakiñik be ez eben aurkitu; bakar-bakarrik mina, ezerrtxu be usteldu barik gorri-gorri ta ederra idoro eben; min au Padua'n dago orain be.

IBARZABAL, K.O.