XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrautzak eztira, zeruko arriak baño

AURTEN, Garillaren 9'an, Aramayona'n odeya asarre baño asarreago agertu zan.

Elxaguen'go atx, Gantzatx eta Anboto orruaka ta laño baltzakaz burruka dirudian.

1934'gko Garrilla'ren 9'gn. Zabalandin jausitako txingorra.

Arratzaldean kedarrea baño laño baltzagoak atxari ebatu, dana illundu...; atxak orruaka, lañoa eten barik trumoika; atxa ta laño-baltza nok nor birrinduko lez...

?A zan izatekoa! ?ango orruak! ?ango trumoyak!

Odeya Albiña'n agertu, Etxaguen'go atx ostetik zear, arrikada galantak bota, ta Urkiola'runtz sartu zan.

Bidez, or-emen or-emen arri banakak bakarrik bota ebazan lañoak: baña ¡zelako arriak bota be!

Ara emen zeure begi aurrean arri onein argazkia.

Olloen arrautzak dirudie; lodieraz 3'50 zentimetro dauke.

Anbotoko zelayan Zubiri yaunak neure gurariz eta neure aurrean irudi au egin eban.

Baña, ara: arriok jausi ta bertatik ezin izan gendun argazkia egin, eta bitartean urtu ta asko gitxitu ta txikitu yakuzan; urtuz txikitu ziran aldea zeuk ezarri, ba, ta gero bertako eskuaz antzartu.

G. ARAMAYO