XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IÑAKI DEUNA

Gipuzkoa ta Bizkai'ko Zaindariari ondo jakozan legez ospatu ziran Iñaki deunaren jaiak.

Karmel-eleizetan be jai aundiak egin dira Karmen'go Ama bere illaren azkeneko egunean batez be goraltzeko.

MARKIÑA'N

Egun onetan Karmen'go Amaren urteroko eleizkizuna egin zan, eta aundikiro egin be.

Goixean jaunartza abesti politak bitartean abesturik eta amarretan jaupa nagusia txonitza ta guzti.

Karmeldarrak erriko abeslariak lagundurik jaupa polit bat abestu eben eta txonitza goiz eta arrastien euskotarrak ondo ezagun daben Tirsa abak egin ebazan; ederto egin be.

Arratsaldean euria zan eta eleiz barruan egin zan txaunbira.

JUAN ETORRIAK

Garilla'ren 30'n aldakuntza izan dabe Karmel-ikasle gazteak.

Markiña'koak Iruña'ra, Iruñakoak Gazteiz'era ta Larra'ko batzuk Markiña'ra.

Egun batzuk aurrerago joanda egozan Begoña'ra Gazteiz'ko ikasle batzuk.

Etxe barrietan pozik eta zoriontsu biziko dirala uste dogu.

Emilen aba Iruña'ra Eustasi aba Villafranca'ra ta Akilin aba Zornotza'ra aldatu dira.