XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hidrogeologiko maparen zeinuak (Internatzionalki erabiltzen diren erara. UNESCO-ren gomendioari jarraituaz)

Orain dela urte batzuk (1970), UNESCO-k atera zuen zerrenda bat, mundu guztiko hidrogeologiko-mapak zeinu berdinak erabili zezaten.

Hitz batekin esateko: zeinuak baterarazteko.

Gaur egun jende askok erabiltzen ditu zeinu hauek eta nahiko ezagunak dira.

Gure artean (Euskal Espeleoloji Elkartea), zerrenda hau erabiltzea erabaki genuen, baina egia da, orain arte, lan gehienak gaztelaniaz egin ditugula eta horregaitik euskerazko terminolojia ia landu gabe aurkitzen dela.

E. E. E.-k hemendik aurrera (ahalik eta gehien, eta egia esan gure ahalmenak ez dira haundiak) bere mapa, planu eta argitarapenak, euskeraz idatzi nahi ditu.

Hortarako beharrezkoa dugu terminoloji bateratu bat.

Bide hortatik saiatzea nahi dugulako aurkezten dizuegu lantxo hau. Lan hau osatzeko honelako bibliografia erabili dugu: Arantzadi Elkarteko talde bat . Hortik at, beste kontzeptu eta hitzak guk erabiltzen dugun erara jarri ditugu..

Hau argitaratzean helburu hauek ditugu begi aurrean: a) Alde batetik, zeinuak azaldu, hontaz arduratzen diren guztiak kontuan hartu ditzaten: eta b) Beste aldetik, gai hauetako euskerazko konzeptu eta terminolojia agertarazi.