XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BERSO BERRIYAK
Berso berriyak ateratzeko
Badaukat borondatia,
Eutendimentua arrgi zaidazu,
Guziyon Jabe maitia;
Garai onetan askon gustua
Ondarrtzatara juatia,
Gaizki jantzitako jendeaz dagoItxas-basterra betia;
Gauz ortatik etorri leike
Emakume buru ariña
Basterr guziyak nazteko,
Oraindik gaizki dabillenikan
Berak ere ez du usteko;
Edaderikan onenian ba
Eropa orrla mosteko,
Beldur da auka trabatu eta
Erori edo austeko;
Gotzai jaunak oju egin du
Obispo eta apaiz jaun oyek
Gogor ari dira abisten
Playa oyetan dirala jazten;
Al egiñian tira ta ere
Etzaye ondo irixten,
Goi aldia ere lasai antzian,
Ardura gutxitxo ixten;
Ikusi gabe ez da erraza
Bañotarak, ¿zertako egin
Orren jantzi itsuziyak?
Atzerrikusi begiratu ta
Bertan badira asiyak,
Telak osoro laburrak eta
Gañera gaizki josiyak
¡Zer aurrerapenak ekarri ditun
Nazkatu asko ikusiyak!
Nazkatu eta gelditzen dira
Ateria da aurretik,
Nola dabiltzan ikusi eta
Beste batzuek ondotik;
Euli beldurrik ez dute izango,
Ibiltzen dira gogotik,
Gorputz geyena ageriyan ta
Ala etzaye inporrtik,
Gaztientzako ikasbide onik
ERROTARI BAT
Irún, agosto, 1934