XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pizkunde onen asieran, euskera-laneri bultzada kementsua eman zionik, norbait izendatu bear izan ezkero, bi izen nai ta naiez aipatu bear: Arana ta Goiri`tar Sabin eta Azkue`tar apaiz jauna.

Lenengoak, politika gaietan lan asko egin izan bazuan ere; etzuan gutxiago landu gure izkuntza zaharra, bere arazo zorrotzenetan mulgilduaz, euskera berri bat, garbiagoa eta txukunagoa, beste inguruko izkuntzak erantsi zizkioten kutsuak baztartuaz.

Bere leloa ta burruka, euskeraren erderakadak eta mordollokeriak baztartzea izan zan, euskeraren berezko sustraiak billatuaz eta izkuntza berari darion arnasetik itz berriak sortuaz.

Berorren aukerak eta iritziak, beti onenak eta zuzenenak izan ez ba ziran ere askok etzituzten ontzat eman bere Ixendegi famatuaren aukeramenak, iñork ez dio ukatuko Arana jaunari ezta politika gaietan bere etsai zirenak ere berari esker, erriaren gizaldietako lo zorroa, bere deiaz bukatu zala, ta Euskalerri osoari, izkuntza ta kultura aldetik erabateko dardara ta astin-aldia eman ziola.

Azukue apaizak berriz, beste bide batetik landu zuan euskal-gaia.

Bere arloa izan zan, euskeraren azken ondarrak bildu, erriaren biziaren apurrak jaso; esku artetik dijoazkigun uraren antzo, galtzen ari ziran zenbait ondare batu, erri-arnasari eutsi nairik.

Galtzeko zorian zeuden oitura zahar, esaera, sorgin-mirariak, erri xumearen amets eta gezurrezko usteak, eta abar...; dana bildu ta eratu aspaldiko arrobi paregabe ori, gaurko eta ondorengoentzako oroigarri ta eredu nolabait izateko asmotan.

Gai aueri buruz, orain-arte egin diran bilduma nagusienak gizaldi ontan egiñak izan dira: Azkue jaunak egiña, Aita Donosti musika ataletik egina, bi euskal-prantsezek egindakoa ta Don Joxe Migel Barandiaran gidari zala, taldean osatua.

Azkenengo lan ontan ere, gure Don Manuel arkituko degu berriro ere.

Danetan zabalena ta luzeena, langille arrigarri ta porrukatua zan Azkue jaunak egiña da; etzuan, noski, bakarrik lana egin; laguntzak an eta emen billatu zituan; ala ta guztiz ere, bere bildumak ezur eta arri uzten gaitu; bi liburutan zatitu zituan Cancionero Popular Vasco deritzana bat eta Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del Páis Vasco bestea; or arkituko dituzute nai-añean erriaren abesti zaharrak, bai maite-min kantak, bai moskor kantak; iñauteri jaiak, mindura kutsukoak; seaska-girokoak, lirika ta epika ikutukoak, erlijio gaiekoak, eta abar...