XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berrospe etxe ortako kondairaren arazoak ezagubide izatea Don Manueli zor diogu.

Bataz beste esan leike, Andoainen igaro dituala Don Manuelek, euskalgaiari`buruz beintzat urte emankor eta aberatsenak eta ia ia bere bizitzako urterik luzeenak: gau illunaren ondoren... goiz argia.

Euskeraganako gogoa ta zaletasuna berriro piztutzen asi ziran neurrian, berriz ere Don Manuelen itzala euskal-gaietan zabaldu zan, txalo ta goralpen batzuen bearrean, bera ez ba zegon ere.

Gipuzkoara berriro itzulitakoan, zein sendoak ziran Don Manuelen baitan, euskerari ta euskal-kulturari bera zan eta zeukan guztia eskeintzeko, alkar ainbat maite zuten Joxe Artetxe jaunaren libururen batean irakurria gogoratuko dizuet: Beinola Donostiko kalean alkar ikusi dute; Artetxe oso pesimista, ia negarra zeriola, bere biotz aundi ta zabala idiki dio Don Manueli: Don Manuel... gure garai bateko ametsak... dana galduta dago!; zer egin genezake!".

Don Manuelen erantzuna: Joxe, lan egin nai duanarentzat, garai guztiak onak dira... jarrai lanari! besteak beste, etorkizuna ez dago-ta iñoren eskuetan...".

Ona Don Manuelen giroa ta barruko indarra; gaztegiroa ta sasoia, adimen osasuntsu ta lerdena zuen errira etorri zaneko garaiean.

Nundik asi eratzen eta banatzen udazken emankor ontan egindako lanak?.

Izan ere, lau ertzetara ta gai guzietara zabalduak daude.

Beraz, Don Manuelen baimenarekin, gaurko Kardaberaz bazkunak bere lan guztiak bildu ta argitaratzeko asmotan dabillenez gero, Obras Completas edo bilduma ortarako Don Manuelek berak egin duan banaketa azalduko dizuet, jakiñarazteko bere iritzi berberaz, bere lanak nola banatu bearko liraken.

Zortzi atal ditu zatiketa onek: 1) Kritika-apurra; 2) Kondaira; 3) Etnolojia; 4) Kultura; 5) Olerkiak; 6) Antzerkiak; 7) Eusko-literatura; 8) Erderazkoak.

Aueri guztieri beste atal bat erantsi bearko genioke: itzulpenak.

Argi eta garbi ikusten dezute, Don Manuelek landu ez duan gairik ez dala; dana dala nagusienak noski: Kondaira edo Historia; Arte-gaiak; Etnolojia ta Euskal-literatura.

Barka arren guztiak ez aitatzea, luzaroegi mintza ez nadin.

Literatura-gaiak lehenago zerbait aitatu ditut.

Naikoa dedilla.

Ez nuke ordea ixillik utzi nai, Don Manuelek umeentzako olerki xume ta xotillentzako izandako etorria ta leia.