XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bai, era ortako gertakizunak, Jainkoari benetan eskerrak ematea eskatzen digulako.

Au gertatzen da gaur emen Andoain-en.

D. Manuel apaizari, Leizaur ikastetxeak eratu dion omenaldian, beste erriko elkarte batzuekin batean.

Erri bat bere semeari omenaldia egin bearrean arkitzeak esan nai du, badirala erri ortan erriaren alde lana benetan egiten dutenak.

Erri ori irrixku eta estualdietan danean, bere seme alabak, erriaren gurutzea beregain arturik, aurrera ta kementsu jotzen dutenak, ixilik, sakonki, euskaldun bati dagokion eran.

Erri bat bere semeari omenaldia egin bearrean arkitzea, esan nai du, euskaldun batek errex ulertzen ditula itx auek, Lurpean desegitzen dan aziak, frutua emango du; bere bizia galtzen duanak, irabaziko du.

Esan nai du baita ere, erri ortan badirala garrantzi aundiko balore batzuk, eta badirala balore oiek ezagutu ta bere bizitzan txertatu nai dituzten gizonak, eta erriari naikoa zaiola giza seme oiei begiratzea, beren oinarri diren balore oiek ezagutzeko eta arkitzeko.

Baliteke balore oiek batzuetan bear dan garbi ez arkitzea, beste batzuetan pixka bat izkutatuta azaltzea, argalak bai gera, guztiok, bañan or daude iñork arkitu nai baditu.

Ta onek, ekaitz aldietan, illun aldietan, itxaropena ematen ta sortzen du.

Ez al da naiko arrazoi Jainkoari gogotsu eskerrak emateko?.

Ta ortarako, neretzat biderik egokiena, eukaristi santua alkarrekin egitea da.

Baita ere euskaldun batzuei begiratuta ikusten degu, egi sustraitsu au; Kristautasuna ez dijoala gizatasunaren aurka, benetako kristautasuna ezin leikela joan benetako gizatasunaren kontra, benetako errikoitasunaren aurka.

D. Manuel maitea, zure errikoitasunean, eragozpen izan al zaizu sinismena?.

Apurtu egin al zaitu zu, erriaren alde zituzun egin bearretatik?, eta ez det uste zure errikoitasuna, errexa, ariña, neke, gurutze eta arrixkurik gabekoa izan danik.

Ala sinismenak lagundu egin al dizu bein baño geiagotan, zure errikoitasunari eusten, errikoitasun onen ondorenak eramaten, zure errikoitasuna sakontzen?.

Ainbeste eztabaida, ainbeste pentsakera, baita euskaldunen artean, zure inguruan ezagutu dituzu.

Nork lezake sakonkiago maitatu gizona eta erria; (...).