XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idatzi zituan beste liburu batzuek ere Martin Luter`ek Wartburg`eko gaztelu artan.

Bat Paris`ko Sorbona Ikastetxe Nagusiaren aurka, ikastetxe arek bere dotriñak gaitzetsi zizkiolako; beste bat, Lobaina`ko irakasle Latomus`en aurka.

Baña aldi ontako bere idazkirik aipatuena, lekaide lekaimeen eskeñi edo botoeri buruz idatzi zuan liburuxka da, jakiña, eskeiñi oiek baliorik ez dutela esanaz.

Liburu au zala bide, irten ziran pillaka ta pillaka lekaide ta lekaime, beren etxe doneetatik; eta lutertar egin.

1521, Abendua. Argitara azaltzen da Melanchton`en Loci communes rerum theologicarum, Teologigairik garrantzitsuenak, kristauera berriaren teologi-idazkirik garaiena, Birjaiotzeko gizadizale landuak irabazteko idatzia.

Bitartean, izan zuan Luter`ek, bere izkuta-tokian, barru-borrokarik naiko; Bakartasunak bere barrunbeko izu eta salbamenari buruzko bildur guztiak birpiztu bait zizkion.

Egun eta gau larriak igaro zituan gaztelu artan.

Ez dakit Jainkoa`k nigandik alde-egin ez ote didan ere, ta lizunkeriaren galdak sutan dauka nere gorputzaren aragia, zion Melanchton`eri idatzitako eskutitz batean.

Ba dio, baita, deabruarekin burrukan ibiltzen zala ere atsedenik gabe.

Arratsalde batean deabrua bera zakur-itxuran aurreratu omen zitzaion, baña, zorionez, arrapatuta leiotik jaurti aal omen zuan.

Itz bakoitzari berak bere balioa eman nai badio ¿ez al dute itz auek argi adierazten Luter`en sikologia edo gogoizakera erokeriaren atarira noiz edo bein urbiltzen zala?.

Dana dala, askotan agertzen zaigu kupidagarri Martin Luter gizagaixoa.

WITEMBERG`EKO ELIZ BERRIA - Martin Luter Wartburg`eko gazteluan deabruarekin borrokan, eta, bere bildurra ito naiean idatzi ta idatzi ari zan bitartean, Karlstadt jarri zan Witemberg`eko lutertarren buru.

Gogorkeri zaleen alderdikoa, eta Luter bera baño lutertarragoa, bereala.

asi zan, protestalaritzaren jaioterri izan zan uri arri, katoliko usai guztia kentzeko lanean, orrela lenengo Eliza Berria eratuaz.

1521`garren urtea zan.

Ba zuan gizon latz onek jendeen biotza irabazteko indar.

Bereganatu zuan beintzat Melanchton ere, lutertarretan baretsuena ta katolikoena zana.

Baita uriko jendea ere; batez ere, Ikastola Nagusiko ikasleak.

Azkeneko mugetaraño eraman nai zuan Luter`en dotriña.