XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia da aldi aietan kristau danen jauparitza edo apaiztasun orokorra, aztuegia zegoala, eta Eliza`ko agintariek beren agintaritza geikeri itxusietaraño maiz eramaten zutela, baña Luter, ontan ere, mutur batetik besteraño joan zan, eta berak diona Eliza`ren zain ber-berak apurtzea da.

KRISTO`REN BIGARREN ETORRERA - Martin Luter Kristo`ren bigarren etorrera orri begira bizi izan zan beti, etorrera orrek bakarrik aldatu bait zitzazkean gauzak.

Bitartean, Itza iragarriz beste, ez zegoan ezer egiterik.

Ez du lutertasunik bear bezela ulertuko Luter`en baitan ain bizirik zegoan eskatologi edo azken-unerako zentzumen au gogoan ez daukanak.

Orretxegatik Luter`en teologia ituna da tristea ta punttu askotan antzua.

Ludian burruka besterik ez dakus, ta burruka orren gentza ez da mundu onetan lortzekoa; azkenean baizik.

¿Zer egin bitartean? Soilki, Itza aldarrikatu.

Burruka ezin-geldia gizona-baitan ere, batera pekatari ta santu bait da gizona; santu kanpotik Kristo`ren santutasunez, pekatari barrundik, obenez usteldua dagolako.

¿Noiz animako pakea? Azkenean.

¿Bitartean? Itza sinistu.

Burruka, baita Eliza`n ere; dana batean gogozko erreiñu donea ta gorputz lurkoi zikiña dalako.

¿Osakundea? Azkenean, Kristo`k Eliz ori gogo uts biurtzen duanean.

¿Ta bitartean? Itza aldarrikatu, Itza sinistu.

Burruka Istorian bertan ere; burruka amai-gabea Itza zabaltzen duan Eliza`ren ta Itza artu nai ez duan munduko politikaren artean.

Azkenean bakarrik amaituko dira burruka guztiak; Kristo`k mundu au zuzen egingo duanean.

¿Bitartean egin bear deguna? Itza erein ta... Jainkoa`gan itxaron.

MARTIN LUTER`EN NEKEAK - NEKAZARIEN GUDUA - Alemania`ko nekazariak aspalditxotik zebiltzan asarre.

Jaun eta Gotzai feundalarien jopu ziran; Askatasuna nai zuten; askatasuna ta bizimodu obea.

Martin Luter`en alde ipiñi ziran geienak, Martin Luter askatasunaren aitzindari agertzen bait zan erriaren aurrean.

Askatasunaren alde zorrozki ta ozen mintzatu zan Anai Martin, ta mintzaera orrek aize eman zion, ziurki, nekazarien amorruari.