XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Brandeburg`eko Alberto Printzipeak ogeita iru urte zituan, Magdeburg`eko Goigotzai ta Alberstard`eko Gotzai-ordezko egin zutenean.

Andik urte batera Maguntzia`ko Goigotzai aukeratu zuten bertako Eliz-gizon Nagusiak, baña Erroma`ri kargu orrengatik ordaindu bear zitzaizkion amalau milla dukat urreak Alberto`k bere sakeletik ematekotan.

Iru elizbarrutitako Gotzai, batean izateko, Erroma`ko baimena bear zuan, eta eman zion baimen ori Leon X`ak baña beste amar milla dukaten truke.

¿Nondik sortu olako dirutza aundia?.

Frugger bankalariek erakutsi zioten nola: Naikoa zuan ortarako, bere iru eliz-barrutietako barkapen-zabalketaren buruzagitza lortzea.

Induljentzi-zabalketarekin lortzen zan diru guztiaren erdia, Erroma`ra bialduko zan; beste erdia Alberto`rentzat izango zan, eta erdi onen itzean Fruggertarrek aurreratuko zioten bear zun diru guztia.

Pozik onartu zuan Alberto buru-ariñak bankalari diruzale aiek eskeñi zioten tratu nazkagarri ura eta orrelako intentzio santuarekin artu zuan beregain barkapenaren zabalkundeai Alberto`ren esanera, asi zan Tetzel induljentzia aldarrikatzen.

Izlari iaioa ta teologilari ona zan.

Ala ere, bere itza sarkorrago egin naiean edo, esan zuan txepelkeriren bat edo beste.

Adibidez, diruak Barkapenaren kutxaren barruan tintin egin bezain laister ateratzen zala anima bat garbitokitik.

MARTIN LUTER`EN JOKAERA - Ez zuan Luter`ek Printzipe-Gotzaiaren istoriarik jakin, baña berdin izango zan jakin balu ere, Luter ez bait zan sekulan Eliza garbitzeagatik jeiki, bere animaren salbamena seguru zuala jakitearren baizik.

Ez zuan Eliza`ren xauketarik, billatzen; bere biotzaren lasaitasuna billatzen zuan.

Eliza salbatu bearrak ez zuan estutzen.

Bere anima salbatu bearrak estutzen zuan.

Ez zan, beraz, Luter, maizegi esan oi dan bezela, eliz-berritzalle bat, Eliza katolikoa utzi ondorean bere elizan era berriak sortu ba zituan ere.

Aldaketa oiek nai-ta-naiezkoak zituan bakarrik gelditu zan ezkero.

Baña ez ziran aldaketa oiek Martin Luter`en elburu.

Martin Luter batez ere anima oñazetu bat zan.

Gañean ezin kendurik zeukan pekatuaren zamatik, ain bildurgarri zitzaion Jainkoa`ren justiziatik, eta betiko inpernutik, iges egin nai zuan anima gaixo, izutu, errukarri bat.

Gauza bat bakarrik nai du Luter`ek: salbatuko dala seguru jakin.

Segurantzi, eskiertasun ori bakarrik nai du.

Gizon argia zan, adimen zorrotzekoa, idazle iaioa, (...).