XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTXON - Amonarentzat genuan erraztun bat lapurtu digute bart.
- Ikusi edo ikasi al dezu zuk zerbait onetzaz?.
AXARI - (Zaunka baten ondoren) Eta nun zenuten gorderik? TXANO - Leioko lorontzi batean, lur artean.
Goizean dana aztarrikatuta zegoan.
AXARI - (Arroxko) Ez dago zalantzik.
Zeatzki esanda, mika izandu da.
TXANO - (Antxon`i) Anai, zein pizti da mika edo dalako ori? ANTXON - Pitxiak lapurtu eta gordetzeko griña txar bat duan egazti beltz-beltz bat.
AXARI - (Arroxkogo) Ez ba-nenkin bezela! Alaxen da, bere konzientzia baiñan beltzagoa dan lapur aundi bat.
Urruti gabe arkituko dezute.
(Bijoa bere gixara esanaz:) Tontozarrok, panpantxo biziko nauk zuen bizkarretik.
Agur!.
ARGIÑE - Eman diguzun argiagatik, eskarrikasko.
DANAK - Agur axari, anitz esker.
TXANTXAN - Emen inguruan bizi da mika (Abesten, txistuka asten da) Etorriko da.
MIKA - (Azalduaz) Kra! Kra! Kra! Zer darabiltzu txantxangorri jauna?.
- Beste egaztien laguna ere ba-zera zu, eta esan zer bear dezun.
TXANTXAN - Zuk lapurtu omen diozu auei erraztun bat.
Kabian omen daukazu.
MIKA - Tira, tira tentelkeririk esan gabe.
- Nik lapurtu? Nik kabian gorde? Egaztia naiz eta mika, ara zuen ordagoari errepika: Ortxen da nere kabia, begira zazute.
(Zugaitzaraiño guztiak urduri joanik).
GUZTIAK - (Begira ondoren) Egi-egia, emen ez dago pitxirik.
ANTXON - Egazti beltz-beltz bat omen zan-ta...
MIKA - Nork esan dizue orrelakorik? TXANO - Axariak.
MIKA - Zerri orrek begitan artuta nauka.
(Bere gixara izketan) Emen egiaren aztarrenik esatea ez zait iñolaz ere komeni.
Baiñan, adi zaidazute, egazti beltzaren bat baldin ba-da iñun, or dezute zozoa buru ta ipurdi beltz.
ARGIÑE - Ara! ta leikena da.
- Orren kanta karkarra ez zait batere atsegiña.
ANTXON - Goazen berarengana.
- Ba-goaz, mika andrea.
MIKA - (Berekixa) Pake ederra emango dezute.
- Ez nago oso asarre ori bururatu zaitenean (Ezkutatzen da, ta zozoa azaldu).